Icono del sitio www.amorebieta.com

KEA laburmetraria ZINEBI-n izango da


Arkitektura ikasle bi dira euren karrera amaierarako proiektua egiten. Beñat Guarrotxena, zornotzarra, eta Ibai Etxezarraga, bediarra. Berreskurapen industrial baten proiektua egin nahi zuten. Horretarako Barakaldoko Lutxana auzoan zegoen Sefanitro lantegia aukeratu zuten, “laster bota egingo bait zuten”. Ondare industrial bezala hainbat eraikutza zituen, baina garrantzitsuena kontextoa zen, fabrika eta bere kokapena herri erdian, kutsadura, langileak eta etorkizuna. Eta karrerarako proiektuaz gain beste zerbait egitea pentsatu ondoren laburmetraia bat egitea erabaki zuten. Horretarako Lara Izagirre, Zornotzako zine zuzendariarekin harremanetan jarri ziren eta taldea osatu zuten.

KEA laburmetraiaren aurkezpena/ Presentación del cortometraje KEA from Gariza Produkzioak on Vimeo.

“Pentsatu genuen karrera proiektua egitea baina ez arkitekturaren ikuspegitik bakarrik. Ideia irekiago bat zen, modu glogal batean pentsatuz, lantegia, ingurugiroa, historia, herriarekin harremanak,.. Jakintza guzti hori adierazteko laburmetraia baten bidez era egokiena zela erabaki genuen”, dio Ibaik.

Gidoi bat prestatu zuten baina berridatzi behar izan zuten lantegia bota zutelako abisurik gabe. “Ordu asko sartu doguz, baina irudi ederrak lortu ere bai. Lantegia botatzen zuten eguneko irudiak ditugu aktoreekin batera”, komentatzen du zuzendariak.

Laburmetraian Ramon Barea aktore bilbotarrak parte hartzen du. Berak ematen dio bizitza Deustoko erriberan zegoen harategia baten jabeari. Bikote bat,ume bat eta beste gazte bat dira 12 minutu irauten duen laburmetraia honen beste antzezleak.

Zinebi, Bilboko 54. Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldian aukeratua izan da laburmetraia hau, infoEuskadi sekzioan. Zornotzan azaroaren 16an ikusteko aukera izango dugu.

Salir de la versión móvil