KARMENGO AMA- KAILEGO14- FLL 2015- SPAIN

Kailego14 taldeak, internazionala dan First Lego League lehiaketan parte hartu dau ikasturte honetan ere.
Dakizuenez taldeak 2014ko abenduan Euskadiko txapeldunak izatea lortu eban eta horren ondorioz Tenerifen ospatzeko zan Españako fasean parte hartzeko aukera eukan.
Ba…, holan izan da.
Karmengo Ama Ikastetxeko talde honek, martxoaren 22an izan dan lehiaketan parte hartu dau. JAI-ALAI errobotagaz hiru erronkak osotu ebazan, proiektu zientifikoa eta teknikoa eta baita bizi izandako baloreak adierazi ebezan epaileen aurrean.
Balorazioak oso onak izan dira baina taldeak ez dau hurrengo fasean parte hartzeko aukera lortu.
Aurtengo Lego abentura amaitu dogu.
Pozik bueltatu gara danok, esperientzia benetan zoragarria izan dalako eta baita beste batzuengandik ikasteko aukera bikaina izan dogulako. Esaten dan moduan, batzutan irabazi, beste batzutan galdu, baina beti beti ikasi egiten da.
Lerro honekaz batera, behin eta barriro, proiektua babestu dozuen guztioi eskerrak emon nahi deutsueguz, zuen laguntza barik ez jakun posible izango bertaraino joatea eta. Bihotzez ESKERRIK ASKO.
Beste alde batetik, eskerrik asko be, kailego14 taldeagaz bat egin dozuenoi eta FLL bidai hau jarraitzeko interesa izan dozuen guztioi.
Hurrengora arte!

Artículo anterior4º Encuentro Estratégico de Empresas de Amorebieta-Etxano
Artículo siguienteEAJ-PNV Zornotza presenta la candidatura al Ayuntamiento