Icono del sitio www.amorebieta.com

‘Karmenak eta Santanatxu 2018’ programa prestatzen

• Aurten uztailaren 14tik 22ra bitartean egingo dira jaietako ekintzak
• Txupinazoa uztailaren 15ean izango da eta jaiak Santanatxu egunean amaituko dira, uztailaren 27an

Hasi dira ekitaldiz betetako jai egitarau bat prestatzen. Karmenak eta Santanatxu 2018 jaietako programa prestatzeko lehenengo bilera izan zuen jai batzordeak apirilaren 26an. Batzorde honetan asko dira ordezkatuak: herriko koadrilak, kultur eta kirol elkarteak, ikastetxeetako guraso elkarteak, ikasleak, ostalaritzakoak eta dendarien elkartekoak eta alderdi politikoetako ordezkariak udal teknikarien laguntzarekin. 17 lagunek osatutako batzorde hau maiatza eta ekainean bilduko da denen gustuko programa bete-betea prestatzeko. Jaietako kartela, pregoilaria, ekintzak, etab.
Aurten uztailaren 25a, Santiago eguna, jai ez denez, data horren inguruan antolatzen ziren ekintza guztiak aurreko astean egingo dira, uztailaren 14tik 22ra bitartean. Txupinazoari dagokionez, aurten ere uztailaren 15ean izango da eta jaiak amaitu berriz, Santanatxu egunean amaituko dira, ostiralean, uztailaren 27an.

Salir de la versión móvil