Astuburu honetan KAPSULAK proiektua estreinatuko du Markeliñek Zornotza Aretoan.KAPSULAK, Samfaina de Colors konpainia katalanaren eta Markeliñeren artean ekoiztutako egitasmoa da. Musika eta kontzertua alde batetik eta antzerkia eta eszenaratzea bestetik.
KAPSULAK folk-rock musika kontzertua da, ikus-entzunezko proiekzioekin eta antzerki ukituarekin. Baina horren guztiaren gainetik, Kapsulak, ikus-entzule bakoitzari egunerokotasunaren bikaintasunaz jabetzeko gonbidapena egiten dion ikuskizuna da.
KAPSULAK, estreinaldia:
Abenduak 7, larunbata. 18:00etan. Zornotza Aretoan. Amorebieta- Etxano.
Abenduak 8, igandea. 18:00etan. Zornotza Aretoan. Amorebieta- Etxano.