Joseba Gotzon artistak «Zortzikote historia» izeneko hitzaldia emango du Zelaieta Zentroan 2020ko azaroaren 19an, ostegunean. Martxoan egin zen eta pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zen “Burdina eta abotsa” erakusketa eskulturalaren esparruan, Lur Maitea Otxotearen eskutik generoari buruzko kontzertu bat emango da azaroaren 19an.
Zelaietako Erakusketa Gelan 2020ko martxoaren 2an inauguratu zen “Burdina eta abotsa” erakusketarekin bat, gaiarekin loturiko hitzaldia zegoen aurreikusita. Erakusketa bertan behera geratu zen pandemiarengatik martxoaren 14ean eta berarekin hitzaldia ere bertan behera gelditu zen. “Normaltasuna” errekuperatzen ari garenez, azaroaren 19an hitzaldia eta berarekin bat Lur Maitea Otxotearen kontzertua izango ditugu Zelaietako Auditorioan.
Hitzaldia Joseba Gotzonen eskutik izango da, berarenak dira otxoteari buruzko eskulturak eta hitzordu honetan otxotearen historioa, gaur egungo egoera eta bere eskultura lanekin duen erlazioa jorratuko du. Lur Maitea Otxoteak borobilduko du hitzaldia aurrez aurreko kantekin. Hitzaldia eta kontzertua doanik izango dira eta Zelaietako Auditorioan gauzatuko dira. Aforoa mugatua denez, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Zelaietako harreran. Egun berean plaza librerik balego etorrera ordenean beteko dira.
“Burdina eta abotsa” erakusketari buruz. Burdiña eta Abotsa izeneko erakusketa zortzikotegintzarekin erlazionatuta dago. Eskultura guztiak burdinazko zortzi falkek osatuta daude non falka bakoitzak abots bat adierazten duen. Pieza bakoitzak abots eta zortzikote edo otxotearen ezaugarriak ezaguterazi nahi ditu, arte eta diseinuen bidez: koloreak, bibrazioak, dantza, ahots-kordak, otxoteen formazio ezberdinak edota historiaren paradisu garrantzitsuenak, besteak beste.