Zornotzan

Cultura

JON GAUBEKA LABURMETRAIA ZUZENDARIA

“Maitia non zira? eta “Contra la pared” dira Jon Gaubeba zornotzarrak urte hasieran aurkeztutako bi film laburrak. “Nire lana pantaila handian ikusi ahal izateak poza handia eman dit, hainbeste denbora ondoren jende aurrean estreinatzea lortu dugulako”.
Orain arte kamara aurrean bakarrik aritu izan da Jon. Aktore gisa, Goenkalen denboraldi oso bat egin zuen, baita Martin eta Pelotari telesailetan ere, La Sexta telebista kateko “Qué vida más triste” saioan, antzerkian ere izan da, beste pelikula batzuetan extra moduan… Bere ogibidea magisteritza da, baina zainetatik interpretazioa dario. “Hasieran antzeztu bakarrik egiten neban, gero gidoiak idatzi ere, baina beldur nintzen zuzentzeko. Behin, beste baten eskuetan utzi neban nire gidoia eta erabat aldatuta amaitu zan. Horregaitik hartu neban zuzentzeko erabakia”.
“Maitia non zira” izeneko film laburraren gidoia idazteaz gain, zuzendaritzaz ere arduratu da. Prozesu luzea izan da Zornotza Aretoan estreinatu baino lehen. “Guk ez dugu aurrekonturik eta horrek proiektuan eragina izaten du, baina azkenean lortu dogu. Laburmetrai honetan ez dago hitzik musika baizik. Kolorez eta zuri beltzez eginda dago, binetak erabiltzen doguz”.

Oso berezia da Jonen lehen lan hau, pentsarazten dizuen horietakoa. “Aitortza bat da. Hau zuri beltzez erakusten dot eta orainaldia berriz kolorez”. Larraitz García, Muna San Emeterio, Ainara Etxeandia, Amaia Lizaso, Manu Rodriguez, Aitor Zugadi eta Jon Gaubeka agertzen dira korto honetan.
“Contra la pared” izenekoan Larraitz Garciak idatzi du gidoia eta adaptazio bat egin da grabazioa egiteko medioak zirela medio. “Texto pila bat zegoen eta interpretazio hutsa zenez lan handia egin behar izan dogu esaldi bakoitzari zentsua emateko, pertsonaien analisi sakona egin dogu”. Muna San Emeteriok eta Larraitzek daramate metraje laburreko film honen pisu osoa eta gidoia da garrantzitsuena. Zornotzako The Dirty Road Band-ek musika jarri du lan honetan.
Ainhoa Escobar izan da kamara lanetan eta Martxel Suarezek egin du edizioa. Orain hainbat festibaletara aurkeztuko dituzte bi lan hauek.

+ Leer más

ERIKAINBLUE, LA PASIÓN DEL MUNDO MANGA, CONVERTIDO EN OFICIO

10/10/2024

El festival y evento Mangaamore se celebrará del 11 al 13 de octubre en Amorebieta-Etxano, y como cada año, son muchos los aficionados y aficionadas que se acercan hasta allí. Ser pionera nunca ha sido fácil, y mucho menos hoy

Concurso de Cuentos de Amorebieta: 25 años fomentando la creatividad y la imaginación

08/10/2024

La Sociedad Artística Cultural Zornoza ha organizado un año más el Concurso de Cuentos dirigido a escolares de la localidad, que ya va a celebrarse en su edición número 25. Este redondo aniversario nos ofrece una oportunidad única para retroceder

Mangamore llega a Amorebieta el 11, 12 y 13 de octubre

07/10/2024

El próximo fin de semana se celebrará Mangamore 2024, un evento repleto de actividades para los amantes del manga, anime y la cultura japonesa. Entre los eventos destacados, habrá demostraciones de Taiko y Sumi-e, concursos de cosplay y karaoke, un