Jar ezazu Euskaraldiaren banderatxoa zure leiho edo balkoian!

Euskaltzaleen Topagunetik hainbat eragile eta erakunderekin lankidetzan antolatzen duten ekimenik ikusgarriena Euskaraldia da.
Euskaraldia ikusgarriago egiteko, eta bide batez, euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartzeko, gure etxe, elkarte, eraikin publiko eta lantegietako leiho eta balkoietan banderolak jartzea da egiten dizuegun
proposamena, banderako 5€ko ekarpena eginda.

Banderen bidez jasoko dugun ekarpena, krisiaren eraginez arriskuan dauden euskararen aldeko egitasmoei eusteko, eta euskararentzat estrategikoak diren bestelako ekimenetarako baliabideak eskuratzeko erabiliko dugu, besteak beste, Euskaraldia Euskal Herri osora zabaltzen laguntzeko.
Banderolak eskuratu nahi izanez gero bidali ezazu e-posta zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera edo WhatsAppa/deia 688 836 894 telefonora eta zurekin jarriko gara harremanetan.
Edo leku fisikoak:
• Azaroak 5, Larrea eskola parean 16:15ean
• Azaroak 6, Andramari ikastola aurrean 16:15ean, eta Karmengo Ama eskola aurrean 16:45ean
• Azaroak 8, Igandeko merkatuan (Ixer aparkalekuan)
• Azaroak 10, Far-far tabernaren ondoan 16:15ean
• Azaroak 13, Kalbario plazan 16:15ean

Artículo anteriorAmorebieta: tercera localidad con la tasa más alta de Bizkaia
Artículo siguienteMejora de la eficiencia energética en los edificios municipales