JAI SOLIDARIOA GAUR ZORNOTZAN

IMG_0467
“Ezberdina izatea ohikoa da…” lelopean ospatu da jai solidarioa gaur Luis Urrengoetxea kalean. Egunean zehar txosnan eta postuetan bildutako dirua, La Otra Mirada eta AIDAE elkarteentzat izango da.

Oro har, jende asko hurbildu da eguerdian antolatutako ekintzetaz gozatzeko: motorren topaketa, borroka-arteak, bonsai erakusketa, paella erraldoia, etab. Gainera, zornotzarrak ez ezik, inguruko herrietatik hainbat eta hainbat motorzale etorri dira gurera, Luis Urrengoetxea kalea mota guztietako motorren erakuslehio bihurtuz.

Hortaz, giro bikaina izan dugu herrian, domeka polit honetaz elkarrekin gozatzeko, eta ahal den neurrian laguntzeko.

Artículo anteriorIncendio en una vivienda de la calle San Miguel
Artículo siguienteEL ZORNOTZA INCORPORA AL PIVOT VENEZOLANO JUAN CORONADO