Zornotzan

Enpresak, Herria

IZAR eta Cáritas etxerik gabeko pertsonekin

IZAR CUTTING TOOLS SAL enpresa zornotzarrak bi urteko hitzarmena sinatu du Bizkaiko Cáritas-ekin, GKE honek martxan duen Etxepel ekimenari lagundu asmoz, hau da, Durangaldean etxebizitzarik ez duten pertsonekin lotutako proiektua.

Etxepel, bazterketa larria pairatzen duten pertsonei erantzun gisa, bere izenari ohore egin nahi dion etxea da, baztertuak jaso eta lagunduko dituzten laguntzaileekin, beti ere gizarteratzea helburu. Ekimenak hiru funtzio betetzen ditu, pertsona bakoitzaren egoeraren arabera: eguneko zentro, elikadura, higienea eta gizarteratzea bilatzen dituena; gizarte-pentsio, bizitzeko leku seguru eta duin gisa; eta autonomia-pisu, gizarteratzearen aurreko azken urrats moduan.

Ekimen hau IZAR-ek urtero proiektu berriekin –berton zein nazioartean- betetzen saiatzen den gizarte erantzukizun politikan ederki barneratzen da,

2016-2017 hitzarmenaren sinaduran Carlos Pujana, IZAR-eko zuzendari gerentea, Mari Feli Arrizabalaga, enpresako administrazio kontseilu kidea, eta Carlos Bargos, Bizkaiko Cáritas-eko zuzendaria izan ziren. Ekintza Etxepel-en bertan izan zen, argazkian agertzen den eraikinean, hain zuzen ere.

Informazio gehiago: http://www.izartool.com/eus/ eta http://www.caritasbi.org/eus/.

+ Irakurri

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

mayo 23, 2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

marzo 21, 2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

febrero 26, 2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que