Icono del sitio www.amorebieta.com

IZAR-ek Industriaren Eguna ospatu du

IZAR CUTTING TOOLS SAL, prezisiozko ebaketa-erremintetan Europako ekoizle liderra, Industriaren Egunaren –azaroak 22– enpresa laguntzaileetako bat izan da, Bizkaiko Metalaren Enpresen Federakundearen eskutik.

Egun horren harira, industria sektorea ageriko egin nahi izan zaie geroko profesionalei helmuga erakargarri gisa. Aldi berean, talentua erakarri nahi da, baita emakumeak sektore horretan sar daitezela sustatu ere, industrian gero eta emakume gehiago ari baita lanean.

Egun horretan, hortaz, Bizkaiko 23 ikastetxetako Batxilergo Teknologikoko 600etik gora gaztek Lurralde Historikoko Industriako 28 enpresa adierazgarrienak bisitatu dituzte. Ikasleek industriaren egoera barrutik ezagutzeko aukera izan dute, zeren eta teknologikoki aurreratuak diren 4.0 industriako inguruak lehen eskutik ezagutu baitituzte.

Eguna bukatzeko, EHUko Areto Nagusian ekitaldi bat izan da. Ekitaldi hori streaming bitartez ikusi ahal izan da http://diadelaindustria.eus/eu/industria-eguna/ webgunetik. Bertan parte-hartzaile guztiak bildu dira eta industrian lan egiten hasi berri diren langileen lekukotzak izan dira.

Informazio gehiago: http://www.izartool.com/eus/albisteak/item/179-izar-industria-eguna-ospatu

Salir de la versión móvil