• Ixerbekoa kalea apirilaren 5 eta 6an asfaltatuko da. San Isidro bidea aldiz, apirilaren 10ean eta 11n asfaltatuko da.
• Udalak aipatu kaleetan aparkatuta dauden ibilgailuak kentzeko eskatzen du, lanak egin ahal izateko
Udalak datozen egunetan Ixerbekoa eta San Isidro bidea kaleak asfaltatuko ditu, eguraldia lagun.
Ixerbekoan lanak apirilaren 5 eta 6an egingo dira. San Isidro bidea kalekoak aldiz, Andra Mari ikastolatik hasi eta errotondara arte, apirilaren 10ean eta 11n egingo dira. Udalak asfaltatu behar diren lekuetan dauden ibilgailuak kentzeko eskatzen dei auzokideei. Gainera, lanek dirauten bitartean ibilgailuak ezin izango dira Ixerbekoatik igaro. San Isidro Bidean egokituko diren guneetatik igaro beharko dira.