ITZULIA 2023 Amorebietak etapa bat izango du

Datorren urtean txirrindularitza profesionala gure herrira bueltatuko da. Dagoeneko jakina da Frantziako Tourra uztailaren 3an irtengo dala gure herritik. Orain beste albiste garrantzitsu bat dakarkigu Hilero Zornotzan aldizkarira: ITZULIA 2023. edizioko etapa bat gure herrian izango da.

Itzulia apirilaren 3tik 8ra egingo da, Aste Santuan. Eta aurreikuspenen arabera, zaletu asko hurbilduko dira lasterketaz zein txirrindulariez gozatzera, eta, horrela, txirrindularitzaren jai handia bizi izan ahal izango da.

Albiste honen zehaztasun guztiak abenduaren 12tik aurrera emango dituzte jakitera, baina aurreratu dezakegunez etapa bat bizi ahal izango dugu Amorebieta-Etxanon. Ibilbidea oraindik ez da zehaztu, baina oso ikusgarria izango da. Gure herriko malda estuak, aldapak eta bihurguneak txirrindularientzako trampak bihurtu daitezke.

 Akordioa Sociedad Ciclista Amorebieta-Txirrindularitza Elkarteak lortu du OCETA (Organizaciones Ciclistas de Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak) enpresarekin eta akordioa urte gehiagora luzateza aurreikusten da.

Uztailaren 3an Tourra

2023ko uztailaren 1etik 3ra bitartean, Frantziako Tourrak gure herrialdea zeharkatuko du 3 etapatan eta Bilbon estreinatuko da. Bilbo izango da Irteera Handiaren hasiera eta helmuga. Hirugarren etapaAmorebieta-Etxanon hasi eta Baionan amaituko da.

Gauzak honela 2023 urtea oparoa izango da gure herrian txirrindularitzaren ikuspegitik. Tourra izugarria izango da, bai. Baina Itzuliak urtero Udabarri sariak ematen zigun giro aparta ekarriko digu berriro herrira.

Artículo anteriorUD Logroñés 1–1 SD Amorebieta: Un gol en la recta final evita el triunfo en Las Gaunas
Artículo siguienteMetalgintzaren manifestazioa Zornotzan