Zornotzan

Albisteak

Irailaren 25ean Adinekoen Ongizateari buruzko Foroa ospatuko da

Adinekoen Ongizateari buruzko Foroa ospatuko du Amorebieta-Etxanoko Udalak asteazkenean, irailak 25.

  • Foroaren helburua da adinekoentzako udal-zerbitzuen berri ematea eta herriko adinekoen
    ongizatearen eta bizi-kalitatearen inguruan hausnarketa egitea.
  • Ekitaldia Zelaieta Zentroan egingo da, 12:00etan, eta herritarrei irekia izango da.

Datorren irailaren 25ean quot;Ondo Izan, Amorebieta-Etxanoko Adinekoen Ongizateari buruzko Foroa; jasoko du Zelaieta Zentroak, goizeko 12:00etan. Bertan izango dira Ainhoa Salterain alkatea eta Sonia Cabeza Gizarte Ekintzako zinegotzia, baita adinekoen zaintzari eta artatzeari loturiko gonbidatuak eta adinekoei zuzendutako zerbitzu edotatalde zein jardueren herriko erabiltzaileak ere.

Horien artean daude, esaterako, Alai Duarte, Nafarroa Zentroko koordinatzailea, Amorebieta-Etxanoko hirugarren adineko elkarteko kideak, Imanol Zubero, UPV/EHUko Soziologia irakaslea eta adineko pertsonei zuzenduriko hainbat talde eta elkarte-kidea den emakume zornotzar bat ere. Foroaren moderatzailea Ainhoa Garcia kazetaria izango da.

Bide horretan, Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko adinekoen ongizatea bermatzeko duen konpromisoari helduta, udalerriak kolektibo honi eskaintzen dizkion zerbitzuei buruzko hausnarketa eta elkarrizketarako gune bat sortzea du helburu ekitaldiak, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta Amorebieta-Etxanok adinekoentzako hiri lagunkoia izaten jarrai dezan.

Hala, Ainhoa Salterain alkateak emango dio hasiera ekitaldiari eta ondoren, mahai-ingurua egingo da gonbidatu guztiekin, hainbat gaien inguruan hausnartzeko, hala nola, etxeko arreta-zerbitzua, kirol eta osasun-programak, zahartze aktiboa, laguntza psikosoziala eta nahi ez den bakardadearen aurkako borroka, besteak beste. Gainera, adinekoen erabilerarako udal-instalazioen inguruan ere hitz egingo da, baita adinekoen eskura dauden ikastaro eta tailerrei edota herri inklusiboa eta irisgarria sustatzeko udal-politiken inguruan ere.

Ekimen honen bidez, adinekoen ongizate integrala sustatuko duten inguruneak sortzeko konpromisoa berretsi nahi du Amorebieta-Etxanoko Udalak, gizartean aktiboki parte har dezaten erraztuz eta haien premiei behar bezala erantzuten zaiela bermatuz.

+ Irakurri

Zarataren arloko Ekintza Planari buruzko herritarren partaidetzarako jardunaldia, urriaren 3an

2024/10/02

Jardunaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko Etxano aretoan eta bertan izango dira Tecnaliako ordezkariak, orain arte egindako lanketa eta Ekintza Planaren proposamenean jasotako neurriak azalduko dituzte. Datorren ostegunean, urriak 3, Amorebieta-Etxanoko Zarataren arloko Ekintza Planari buruzko partaidetza jardunaldia egingo du

Lehen sorospen ikastaroa, urriaren 16an eta 23an, Amorebieta-Etxanon

2024/10/01

Amorebieta-Etxanoko Udalak, bertako Osasun Zentroarekin lankidetzan, lehen sorospenei loturiko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Hala, ‘Zure eskuek bizitzak salbatzen dituzte’ lelopean, bihotz-biriketako berpistea (BBB) eta Kanpoko Desfibriladore Erdiautomatikoen (KDEA) erabilera izango ditu hizpide ikastaroak. Prestakuntza honen helburu nagusia da herritarrei larrialdi-egoeretan

Amorebieta-Etxanok bere lehen Lankidetza Astea ospatuko du

2024/10/01

Amorebieta-Etxanoko Udalak prentsaurreko bidez aurkeztu du gaur goizean Amorebieta-Etxanoko Lankidetza Astea. Urriaren 1etik 6ra bitartean ospatuko da lehen aldiz eta helburu izango du elkartasuna eta lankidetza sustatzea, baita Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin munduko hainbat lekutan garatzen diren proiektu solidarioak balioan jarri,