IORITZ ZALLOETXEBARRIA, 12 URTE, KART PILOTOA

Aurtengo denboraldia amaitzear dago eta Ioritz-ek merezitako hirugarren postua lortu du Castilla-Leon Txapelketan, lasterketaren bi txanpa irabazi ondoren. Estatuan egiten diren karreren artean hauxe da garrantzitsuenetariko bat, izan ere, bertan batzen dira Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Burgos, León eta Madrilgo pilotoak. Kadete mailari agur esateko modu ederra, datorren urtean junior kategorian aritu beharko bait da. Horretarako kotxe barria, motor barria eta gauza asko gehiago erosi beharko dute. “Momentuz Ekin, Ilarduya eta Recambios Sagasta daude sponsor moduan gure taldean eta laguntza gehiago behar dugu. Karrera bakoitzeko 700 euro ordaindu behar dugu eta lasterketa baino lehen entrenamentuak egin behar dira. Ez da erreza mundu honetan aritzea”, dio Jon bere aitak.

Entrenamentua oso garrantzitsua da eta ez bakarrik kotxea gidatzen. Ioritz esku pilotan eta taekwondon ari da. Baina ikasketak ezin ditu baztertu, notak eta eskolan duen jokabidea kontutan hartzen baitu Federazioak.

Datorren denboraldian K-kross modalidadean ere parte hartuko dute. “Badekogu kotxe bat eta karrera hauetan trebezia hartzen dute. Kotxeak altuagoak dira, bihurguneak hartzeko orduan kontu handiz ibili behar dira, 100 kilometroko abiadura hartu dezakete eta publiko gehiago joaten da karrerak ikustera”.

Segurtasun neurriak oso garrantzitsuak dira. Kaskoa eta lepokoaz gain, soineko ignifugoa derrigorrezkoa da. “Kasko barria eta trajea Olentzerori eskatu dotset. Ia ondo portatzen den”, dio Ioritz-ek.

Artículo anteriorXVII. LOINTEK AMOREBIETA-ETXANO CUP
Artículo siguienteAmorebieta-Etxanoko Udalak “Jokoan” mahai-jokoen jaialdia antolatuko du aurten ere