SD Amorebietako entrenatzaileak taldearen egoerari eta jokalari izandako etapari buruz hitz egin du, Urritxe zelaian
Iñigo Vélez de Mendizabal (Gasteiz, 1982ko martxoaren 15a) euskal herritar futbolari ohia da, gaur egun SD Amorebietan entrenatzaile lanetan. Hainbat taldetan jokatu ondoren, hala nola Eibar, Murtzia, Athletic, Numantzia eta Xerez, 2018an Zornotzan lur hartu zuen. Gaur egun, estatuko Bigarren B mailan dago bere taldea, playoff postuak gero eta gertuago.
Zelan dago taldea animikoki?
Taldea animoakaz eta pozik dago, dekogun egoerak horrela egotea eramaten gaituelako. Sailkapena ikusita, egoera komodo eta polit batean gaude, baina ondino asko falta da. Ez da erreza izango, espero dugu egoera gehiago hobetzea denboraldia amaitu arte.
Lehenengo txanda ona izan da eta bigarrenaren hasiera ez da atzean gelditu
Egia da Urritxen gehiago kostatu izan zaigula, eta etxetik kanpo emaitza onak eta puntuak lortu ditugula, baina orain etxean hobeto gabiltza. Beti irabazteko helburua duen talde bat gara, bai kanpoan bai etxean.
Bigarren txandaren hasieran beharbada puntu gehiago lortzeko aukera izan genuen, Arenasen aurka etxean edo Iruñan batik bat. Denboraldia hasi baino arinago, itxaron zenuen horrelako emaitzak lortzea?
Espero nuen taldea ondo egotea. Azkenean aurten planifikazioa desberdina izan da, bagenekien zer sistema mota, zer jokalari mota erabili behar genuen. Ondo hasi gara eta gero eta hobeto goaz. Emaitzak albo batera utzita, sentsazioak positiboak dira, denok argi daukagu zer egin behar dugu eta nola egin.
Beharbada emaitza horien atzean lan kolektiboa dago, ezta?
Lehenengo itzulian hainbat partida galdu ditugu, eta horietatik ikasi dugu. Orain zaila da gu irabaztea. Azken finean, bigarren B mailan kontzentrazio eta intentsitate handia eduki behar duzu, eta aukera gehienak izan.
“Beharbada lasterregi utzi nuen jokatzeari”
Zein da zure taldearen bereizagarria, besteengandik desberdin egiten zaituen hori?
Intentsitatea eta konpromezua dira gure bereizgarri. Gure jolasteko era, partidak programatzeko era, beti da berdina, %100 ematen dugu beti. Horretan onak gara eta gertu gaude irabazteko.
Zelako bigarren txanda espero duzu?
Beti bilatzen dut epe laburrera, hau da, astebururo. Hori taldeari eta niri ondo datorkigu. Badakigu epe luzera permanentzia dala helburu nagusia, ahalik eta lehenago lortzea.
Xerezen erretiratzea erabaki zenuen, zelakoa izan zen esperientzia?
30 urte nituen, 14 urte egon nintzen futbolera jokatzen. Momentu horretan ezin nuen gehiago jokatu, beharbada lasterregi utzi nuen jokatzeari. Horrela da futbola, orain oso pozik nago beste rol batean.
Nola nabaritzen da intentsitate gehiago, jokalari edo entrenatzaile bezala?
Entrenatzaile bezala askoz txarrago pasatzen da, intentsitate puntu hori guztiz altuagoa da zelain barruan baino. Erabaki asko hartu behat dituzu, bai partida aurretik bai partidan zehar.
Aurten bigarren denboraldia Amorebietan, 2018an heldu ondoren. Pozik taldean?
Oso pozik nago. Aurten esperientzia gehiago, Asier Goiriarekin oso ondo (kirol zuzendaria), zuzendaritzarekin; orokorrean oso gustura klubarekin.
Eta herrian?
Baita. Athletic-en jokatzen nuenean, hemen bizi nintzen. Gainera emaztearen familia zornotzakoa da, “estaba predestinado” (barretan).
Taldean jarraitzeko nahia duzu?
Hori ez dago nire esku, ni behintzat oso gustura nago, “Goiri” (Asier Goiria) ere nirekin… Iaz denboraldia bukatu eta hor berritu nuen, aurten berdina izango da, bukatu arte ez da erabakiko. Emaitzak aztertu behar dira dana amaitu eta gero.
Ander Garizurieta