Zornotzan

Noticias

Iñigo Olano Duatloiko Europako txapelduna

Apirilaren amaieran Europako duatloi txapelketa ospatu zan Sorian. Iñigo Olano zornotzarrak izugarrizko lasterketa egin zuen. “ Emaitza ezin hobea lortu neban: nire adin taldeko (GGEE 30-34) 1.a. Europako duatloi txapelduna ta orokorrean 3.a. Egia esateko karrera ona egiteko helburuakin joan nintzen azkeneko entreno ta testak kontuten hartuz, baina ez neban espero emaitza hain ona lortuko nabenik”.
Horrelako lasterketetan ezinbestekoa da estrategia ona erabiltzea eta zirkuitoaren baldintzei egokitzea. “Konpetizioari begira etzan karrera arinegie izen, kurba ta gora-behera askoko zirkuitua baitzan korrikakoa ta bizikletakoa ganera drafting barikoa. Horren ondorioz, lehenengo 5kmak arin baina ez topera korritzea erabaki neban, bizikletarako inderrak gordez. Bizikletan, aurrekoekin denbora askorik ez galtzea zan helburue ta posturen bat galdu arren, aurrean mantentzea lortu neban batez Xabier Tijerori ezker (bera jarraitzeko, distantzia legala mantenduz, sufridu behar izen neban baia emaitza ikusite merezitako sufrimendue)”.
“Berakin batera, T2an sartu nintzen ta trantsizio arin baten ostean azken 2.5kmak ahalik eta arinen korritzen urten nintzen. Hortik 1 kmtara, nire adin taldeko 1.a aurreratu neban ta subidoiagaz, hurrengo helburua sailkapen orokorreko 2.an bile joatie zan. “Zoritxarrez” ez neban horretarako denborarik izen ta azkenean orokorrean 3. heldu nintzen ta nire adin taldeko 1.a, Europako duatloi txapeldune bilakatuz GGEE 30-34 kategorian”.
10.1
Iñigo Olano zornotzarra entrenamentuetan laguntza izatea eskertu nahi du. “Oso pozik lortutako emaitzakin, urte hasikerako helburu nagusienetako bat guztiz betez. Orain ondo errekuperetie da helburue ta segixen hurrengo helburuetarako lanean jartie. Eskerrak emon gure dotziedaz urteko helburuek lortzeko bidean lagundu nauzuen guztioi: Jeremias taldekideei, Goniokoei, familiakoei eta batez be Durangon eguaztenetan elkartzen garen soroei (zuek jarraitzen asko sufridu dot ta sufriduten jarraitzen dot ta zuek barik ez neban eukiko ointxe bertan dekoten korrikako maila). Baita bihotzez eskerrik beroenak emon gure dotziedaz urtean zehar jasan biher izen dozten guztioi be: kuadrillakoei (zuokaz gure beste ez egotiarren), José Ramón Abad Culebras-i,(zure jakituria ta esperientzia nirekin praktikan jartzearren) ta betiko lez, nire familiari (zuek barik lortu doten guztie lortzea ezinezkoa izengo baitzan, euki al dan familiarik onena zarie). Ta bukatzeko nola ez, nire alboan dauen nire maite kutunari (bidean ein barik ixten doguzan gauzengatik,…), bihotzez maite zaitut Eider Brazal. Espero dot inotaz ez ahaztea…
Zorionak Iñigo.

+ Leer más