Iñaki Izagirre “Paste”: Sormen artistikoa ospakizun tartetan

Iñakik bere osabarekin ikasi zuen ofizioa. Aspaldi dabil lanean Gernika gozotegian; San Inazio, Santutxu eta Barakaldon dituzte gozotegiak eta inguruko herrietan erreferentea dira. Irekita daramatzaten urte hauetan, dedikazioa eta hainbat langileen jakituria izan dira gaur egun gozotegietan kalitatezko produktuak eskaini ahal izateko gakoak.

Egunero aukera zabala dute eta sasoi bakoitzekoak ere; San Blasak, tostadak, Paskuako monak, Gabonetako turroiak, denak aintzineko errezetekin egindakoak. Baina badituzte ere zure ospakizun berezirako neurrira egindako tartak.

“Horrelako tartak egiteko lehendabizi bezeroari zer nahi duen galdetzen diot eta aurrekontua onartu ondoren bozetoa egiten dot. Mikel Berrojalbizekin klaseak hartzen ditut astero eta erreztasuna daukat marrazkiak egiteko. Askotan denbora gehiago behar dot tartaren disenoa pentsetan gero egiten baino”, dio Iñakik.

Berak sortutako tartak sormen artistikoa dute eta erabat harrituta geratzen dira bezeroak ikusterakoan. “Ospakizun tartak dira, sorpresa ematekoak eta garrantzitsuena disenu erakargarria egitea da. Gero osagaiak aukeratzen ditugu eta teknika menperatzen dugunez horrelakoak lortzen ditugu”.

Argazkietan ikusten duzuenez, itzelezko tartak egiten ditu Iñakik. Zoragarriak benetan. Norbaiti garagardoa gustatzen bazaio edalontzi eder bat izango du baina jatekoa; erizaina, erlojerue edo maisua jubilatu bada bere profesioarekin lotutako tarta izango du; umeek ere aukera asko dituzte, kotxeak, autobusak, ardo botilak, Cohiba txokorrak, musika tresnak… Iñakiren sormen ahalmena etengabekoa da.

“Profesio honetan eskue eta burue behar duzu, eskoletan teknika ikasi ahal duzu, baina ezinbestekoa da norberak ikutu berezi hori ematea”, esan du “Pastek”.

Artículo anteriorEntzun al dozu norbait hika berba egiten Zornotzan?
Artículo siguienteIZAR colabora en la Semana Internacional de la Inmunización