Bihar Armañon Ametx erakundearen eskutik. Badakigu Bizkaiak aberastasun handiko natura-inguruak dituela. Hauek guztiak aurki ditzakegu bertan: parke naturalak, biosferaren erreserba, babestutako biotopoak… Oraingoan parke natural eta erreserba horietako batzuk hobeto ezagutzeko parada eskainiko diguten ibilaldiak antolatu ditugu, mendialdea eta itsasaldea uztartuz. Armañon izan daiteke gutxien ezagutzen dugun ingurua. Horrek, ordea, ez du esan nahi edertasun faltan dagoenik. Turtzioz eta Karrantza arteko inguru hau ezagutuko dugu.
Noiz 2016/11/05
08:00 – 14:30
Non Nafarroa kaleko parkina