Ibilbideak familian

Etxeko txikiekin egiteko irteera tematikoak

Gure umeek eta gaztetxoek hirigunetik irten eta, urrun joan gabe, landaguneak, mendialdea, auzoak… Amorebieta-Etxano osatzen duten elementu ez hain hiritarrak ezagutzea da ibilaldi hauen helburu nagusia. Basoan ibiltzen ikastea , eta ibiliaz gozatzea, eta gozatuaz ikastea. Aukera bikaina izango da nagusientzat ere, umeak lagunduaz bat, hainbat inguru ezagutzeko.

Urtarriletik maiatzera, hilean irteera bat egingo dugu, eta bakoitzean gai bat landuko: bolatokiak, artzaintza, zuhaitz espezieak, ura eta ortuko lanak eta produktuak.

Urtarrilaren 27an: Astei-Zornotza

Otsailaren 17an: Orozketa – Berna

Martxoaren 10ean: Kimera – Zornotza

Apirilaren 21an: Gorozika – Zornotza

Maiatzaren 19an: Goikolexea – Zornotza

Prezioa: 2 euro

Artículo anteriorAlex Txikon: Lehenengo eguna Skardun
Artículo siguienteHasi dira Berbaldiak Zornotzan