Icono del sitio www.amorebieta.com

Ibaizabal ibaiaren ibaiertza berreskuratzeko lanak Zubipunta Poligonotik hasi dira

 Astelehen honetan, ekainaren 7an, URA Uraren Euskal Agentziaren kontrata den UTE Kantauri Ibaiak enpresak, Ibaizabal ibaiaren ibaiertza berreskuratzeko eta babesteko lanak hasiko ditu Amorebieta-Etxanoko Zubipunta industrialdean. Obra horiek astebete inguru iraungo dute. 

2019ko azaroan Ibaizabal ibaiaren ertzeko zenbait zuhaitz ibaira erori ziren. Lan hauek ibaiaren ur-fluxua oztopatzen zuten zuhaitzak kentzeko lanen osagarriak dira eta hilabete batzuk lehenago egin zituen URA-Ur Agentziak. 

Orain egin beharreko lanak eroritako zuhaitzen erroiluaren eta ibaiertzaren artean dagoen zuloa betetzean oinarrituko dira, berreskuratutako eremuan ibaiertzeko landarediaren landaketa barne. 

Salir de la versión móvil