Abenduaren 1ean Oihane Amantegiren ‘Ibaiertzeko ipuina’ liburuaren irakurraldian
parte hartzeko deialdia
- Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu da irakurraldia, eta 75 partehartzaile behar dira liburuaren atal bat irakurtzeko.
- Parte hartu nahi dutenek euskara@amorebieta.eus helbidera idatzi behar dute hilaren 21a baino lehen.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, aurten ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak irakurraldi jarraitua antolatuko du. Abenduaren 1ean Oihane Amantegi zornotzarraren Ibaiertzeko ipuina liburua irakurriko da, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, Zelaietako auditoriumean.
Aurtengo irakurraldiak bi ordu eskas irautea aurreikusten da, eta, horretarako, 75 partehartzaile beharko dira liburuaren ataltxo bat irakurtzeko. Ez dago adin mugarik, gaztetxoek zein helduek parte har dezakete.
Izen-ematea azaroaren 21a arte
Parte hartu nahi dutenek euskara@amorebieta.eus helbidera idatzi beharko dute azaroaren 21a baino lehen. Udaleko Euskara Zerbitzuak iaz antolatu zuen lehen aldiz irakurraldi jarraitua. Orduan Amets Arzallusen Miñan liburua irakurri zen, eta jasotako erantzun beroa ikusi eta gero, aurten ekitaldia berriz antolatzea erabaki dute.