Zornotzan

Hi!Zornotzan

‘Houstonera Josurekin’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

Josu-maribel

Athletic Genuine taldeak Genuine World Cup-en lehen edizioan parte hartu du abuztuaren 1, 2 eta 3an Houstonen, adimen-urritasuna duten pertsonak kirolaren bidez gizartean sartzea sustatzen duen nazioarteko txapelketan. Guztira 12 talde izan dira eta, Athleticeko lehoiez gain, LaLigako beste hiru ordezkari egon dira: Fundació Barça, Valencia CF eta Tarragonako Nàstic. Bidaian, nola ez, Josu Uriguen zornotzarra egon da, baita bere ama ere, Maribel Barrenetxea.

Esperientzia oso ona izan da. Nire bizitzan bidai batzuk egin ditut, Frantzia inguruan, Espainia inguruan… Baina Liga Genuinegaz, Josugaz eta Athleticegaz tarraz eraman naute leku guztietara. Asko gozatu dugu danok”, azaldu du Maribelek. Aukera sortu zenean, zalantzak izan zituela dio: “Houston, HOUSTON! Norberak be ez daki non dagoen Houston! Athletic Houstonera? Zelan? Nire buruari esan nion: “Maribel, jo ta ke, aurrera”. Azkenean, gogoz hartu nuen bidaia”.

“Josu hunkituta etorri jaten, negarrez”

Sorpresa Houstonen

8 guraso joan ziren bidaira. 3 egun New Yorken, eta gero Houstonera. Dena euren kabuz antolatuta. “Nasako zentroa ikusi genuen Houstonen, jokalariak eta familia batera. Hor ikusi genuen Josu eta nik elkar. Hunkituta etorri jaten, negarrez. Sorbaldan eskegita izan nuen, jajaja. Ez zekien seguru horra joango nintzenik, sorpresa izan zen”, dio.  

Maribelentzat Athleticek sortu duen taldeak “bizipoza” ematen dio: “Beti esaten dot, neska-mutilekin edozein lekutara joango nintzateke, handitu egiten naizelako. Semea ere hor daukat, zer esango dot, ba? Mundiala da Josu”. 

Bidaiaren alderik txarrena? Beroa. Bai New Yorken, bai Houstonen: “Jasangaitza izan zen. Atletismoa, futbola… bardin da. Profesionalak izan arren, beste ordutegi edo data batzuk ipini behar izan ziren. Hala eta guztiz ere, neska-mutikoak gozatu dute”. 

Torneoa, Maribelen esanetan, ondo antolatuta egon da. Badirudi amerikarrek ondo prestatuta zituztela gauzak. “Polita izan zen, Mexikoko lagunak ezagutu zituztelako, baita Portugalgo Sporting Clubekoak ere”, dio. 

Maribel, jokalariez harro


Penalti tandak ere egon ziren, Josuk erratu zuen, baina ez zuen importa: “Gure golak eta beste taldeen golak gozatu egiten zuten. Mexikoko entrenatzaileak esan zuen: “Ese es el ejemplo a seguir, inclusión sí, pero los equipos de fútbol tienen que compartir, no competir”. Athleticek oso ondo daki hori egiten.

Los equipos de fútbol tienen que compartir, no competir

Merezi izan du Houstonerarte joateak? “Bai. Danak merezi dabe lortutakoa. Martitzenero lan egiten dute, asko gainera, eta dana ematen duten pertsonak dira. Zutaz arduratzen dira, laguntzen dute… maitasuna, laguntasuna, dana ematen dute”, azaldu du harro Maribelek. 

Bidaia luzea izan da. Zornotzatik Houstonera, Houstonetik Zornotzara. Josuk berak ere dio, “ama, hau saria da”. Bai, sari potoloa gainera. “Eta berarekin egin dut guztia. Tarraz eraman nauela esaten dudanean egia da. Sekula ez nuke pentsatuko, bizi dudana biziko nuela futbolaren munduan. Nik ez dut toperik izan bidaiatzeko, nire buruarekin, agian. Nire zereginekin. Baina Josugaitik, edozer gauza”.

+ Irakurri

Ander Perez zornotzarrak Laborak Kutxa Landako tenis txapelketa irabazi du

septiembre 11, 2024

Ander Perez izan zen joan den larunbatean Durangon ospatutako Laboral Kutxa Landako Tenis Txapelketako protagonista nagusia, infantil mailan irabazi ondoren. Iaz alebin titulua eskuratu ondoren, Alex Garagorriri, duela bi urteko Alebin Txapeldunari, 6-0 eta 6-2 irabazi zion. Hala eta guztiz

‘A Houston con Josu’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

agosto 19, 2024

El equipo Genuine del Athletic ha participado en la primera edición del Genuine World Cup el 1, 2 y 3 de agosto en Houston, un torneo internacional que fomenta la inclusión de las personas con discapacidad intelectual en la sociedad

AE WATERPOLO

julio 8, 2024

Taldeak maila bikaina erakutsi du infantil eta alebinetan. Alebin mailan, Libe Zarazuak txapeldun ordeko postua lortu du Elchen jokatu den Espainiako waterpolo txapelketan. Mutilen aldetik, Waterpolo taldeko Markel Larruzea eta Ager Santamaria oso ondo egin dute. Bai mutilak bai neskak