Icono del sitio www.amorebieta.com

HIZKUNTZA GITXITUEN EGUNA- EUSKERAREN EGUNA

Argi dago, guztiok daukagula euskeraren erabilera indartzeko ardura: txikiak, gazteak eta helduak.
Ideia honen inguruan, Karmengo Ama Ikastetxeko ikasle eta irakasleek, euskeraren aldeko lelo bat osotu dogu. Ikasgela bakoitzak “Mihian kili-kili eta euskeraz ibili” leloaren hizki bat egin dau.
Goizean goizetik, ikastetxeko jolastokian ibilbide zehatz bat egin dogu. Bide honetan zehar, hainbat urtetako leloak irakurri izan doguz eta DBHko ikasleek egindako “kaligramak” ere aztertu doguz.
Frontoira helduta, talde bakoitzak bere hizkia emon dau leloa osotzeko. Ikastetxean sormen handia dagoala be frogatu dogu!
Azkenik, Gabi de la Maza-ren “Eltzetik eta altzotik, euskeraz gara” abestiaz dantzan egin dogu euskeraren alde!
Hemen dozue zuek ere karaokea egiteko aukera!

Salir de la versión móvil