Zornotzan

Albisteak

Hirukideren aurkezpena Amorebietan

Hirukidek Amorebieta-Echano eta udalerri mugakideetako kide ugariko familiak deitu nahi ditu elkartearen lanaren berri emateko eta haien beharrak ezagutzeko.

Ostegun honetan, martxoaren 30an, Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioa, Hirukide, Amorebietan izango da elkartearen zerbitzuen eta jardueren berri emateko herri horretako kide ugariko familiei. Hitzordua 18:00etan izango da, Zelaieta zentroa, eta kide ugariko familiak eta laster barru izango direnak daude gonbidatuta.

Aurkezpena aukera paregabea da federazioaren zerbitzuak eta jarduerak ezagutzeko, bai eta kolektiboarentzako laguntzen eta hobari publikoen informazio zehatza jasotzeko ere, hala nola familiek beren iradokizun eta erreklamazioak helarazteko ere.

Aurreko egunean, Hirukideren ordezkariek Udaleko arduradunekin biltzeko asmoa dute, hainbat proposamen eta Familiari dagokionez Udalerri Arduratsuen Dekalogoa helarazteko.

Kide ugariko familientzako azken urteko berritasunak

Aurkezpenaren baitan, azken hileetan gure kolektiboari begira izandako berritasunen berri emango da, familia askok ez baitituzte ezagutzen. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira, garrantzitsuak direlako:

Pasaportea eta NA egiteko tasen salbuespena

Iaztik, kide ugariko familiako kideek dohainik egin dezakete NA edo pasaportea, hau da, ez dituzte ordaindu behar agiri ofizial horiek izapidetzeko tasak.

Kide ugariko familia izaeraren hedapena

Duela urtebete, indarrean sartu zen kide ugariko familiaren legezko izaeraren hedapena: familiek titulua izaten jarraituko dute seme-alaben arteko gazteenak ezarritako legezko adina bete arte (21 urte, edo 26, ikasten edo prestatzen jarraitzen baldin badu). Gehieneko adin hori betez doazen seme-alabak titulutik at geratuko dira, baina familiaren gainerakoak kide ugariko izaerari eutsiko dio, gazteenak aipatu adina bete arte.

Amatasunagatiko osagarriak pentsioetan

Era berean, iaz sartu zen indarrean amatasunagatiko osagarria gutxienez bi seme-alaba izan dituzten emakume langileen kontribuzio-pentsioetan. % 5 handituko da bi seme-alaba izan dituztentzat; % 10 hiru izan dituztenentzat; eta % 15 erretiroa hartu eta lau seme-alaba edo gehiago izan dituztenentzat.

HIRUKIDEREN AURKEZPENA AMOREBIETAN:
Eguna: Martxoak 30, osteguna.
Lekua: Zelaieta zentroa (Margo II aretoa).
Ordua: 18:00etatik 19:30era

Informazio gehiago:
hirukide@hirukide.com
94 525 36 02
Komunikazioa: Javo Medarde. 605 70 18 81

+ Irakurri

Un taller para aprender a quererse y una visita al Museo de la Paz de Gernika, las nuevas actividades del “Programa Zainduz” previstas para octubre

septiembre 17, 2024

En el marco del ‘Programa Zainduz’, dirigido a personas cuidadoras o familiares de personas en situación de dependencia, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ofrecerá en octubre dos nuevas actividades: el taller “Aprendiendo a querernos” y la visita guiada al Museo de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano organiza una exposición pública sobre la aprobación provisional del PGOU

septiembre 17, 2024

De este modo, la sesión está diseñada para facilitar la comprensión del PGOU por parte de los vecinos y vecinas, así como para resolver posibles dudas. Un importante avance hacia el desarrollo sostenible y equilibrado del municipio El PGOU, cuya

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta