Zornotzan

Noticias

Herria hobetzeko 5 proiektu zehatz proposatu dituzte gazteek ZUOK parte-hartze prozesuan

Kalistenia egiteko ekipamendua Jauregibarria parkean; adikzioen inguruko street marketineko kanpainak eta laguntza puntua; Auxotazi zerbitzuan moldaketak egitea; gazteentzako aisialdi- eta sukaldaritza-tailerrak eta gazteen beharrei erantzuteko bulegoa ezartzea, esaterako, emantzipazioarako laguntzak izapidetzeko.

Guztira, 27 pertsonek parte hartu dute aurrera emandako 5 lan saioetan eta horietan gazteentzako funtsezkoak diren arloak aztertu eta udalerria hobetzeko proiektuak landu dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren parte-hartzea sustatzearen aldeko apustuan eta etorkizuneko proiektuak elkarlanean eta era kolektiboan definitzeko helburuarekin ZUOK izeneko parte-hartze prozesua abiatu zuen gazteei ahotsa emateko eta 20 eta 28 urte bitarteko zornotzar gazteen iritziak eta proposamenak jasotzeko. Ekimen hau Arkalaz estrategiaren barruan kokatzen da, Amorebieta-Etxanoko gazteak herriaren garapenean eta etengabeko hobekuntzan aktiboki parte har dezaten.

Ainhoa Salterain alkateak azpimarratu duenez, ekimen honen helburu nagusia gazteei ahotsa ematea izan da, gazteak entzunak senti daitezen, «gazteek etorkizuneko erabakietan eta proiektuetan modu aktiboan parte hartzea nahi dugu, euren kezkak, nahiak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu horiei guztiei erantzuteko, izan ere, gazteria da gure etorkizuna eta guztiz beharrezkoa da beren interesak islatuko dituzten eta beren ongizate integrala bermatzen lagunduko duten politikak eta ekintzak aurrera eramatea».


Gazteek proposatutako 5 proiektu

Azken hilabeteetan 5 lan-saio egin dira, eta horietan, udalerriko gazteentzat funtsezkoak diren arloak jorratu dira: emantzipazioa, aisialdia, prestakuntza eta enplegua, besteak beste. Prozesuan parte hartu duten 27 pertsonek bost proposamen zehatz aztertu eta landu dituzte, eta horiek, ekainaren 15ean egindako azken batzarrean aurkeztu ziren.

Zornotzar gazteek honako proposamen hauek egin dituzte:

  1. Kalistenia egiteko ekipamendua Jauregibarria parkean.
  2. Gazteen beharrei erantzuteko bulegoa, besteak beste, emantzipaziorako laguntzen inguruko informazioa jaso
    eta laguntzak horiek izapidetzeko.
  3. Adikzioen inguruko street marketineko kanpainak eta laguntza gunea.
  4. Auxotazi zerbitzuan moldaketak egitea.
  5. Gazteentzako aisialdi jarduerak, hala nola sukaldaritza tailerrak.

Prozesuaren balorazio oso positiboa

Parte-hartzaileek positibotzat jo dute Udalak bultzatutako prozesua eta «dibertigarria, interesgarria eta beharrezkoa» dela adireazi dute. Era berean, oso eskertuta agertu dira gazteei ahotsa eman eta parte hartzeko aukera eskaini izanagatik. Halaber, prozesuan parte hartu duten gazteek parte hartzen eta proposamenak egiten jarraitzeko borondatea azaldu dute.

Udalak, bere aldetik, proposatutako proiektuak aurrera eramateko eta udalerriko gazteekin batera lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.

+ Leer más

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas

Curso de primeros auxilios, el 16 y 23 de octubre, en Amorebieta-Etxano

01/10/2024

Bajo el lema “Tus manos salvan vidas”, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, en colaboración con el Centro de Salud local, ha organizado un curso básico sobre primeros auxilios que consta de dos sesiones sobre Reanimación Cardiopulmonar (RCP) y uso del Desfibrilador

Amorebieta-Etxano presenta su primera Semana de la Cooperación

01/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado hoy en rueda de prensa la Semana de la Cooperación de Amorebieta-Etxano, una iniciativa que se celebrará por primera vez en el municipio del 1 al 6 de octubre. Esta semana tiene como propósito