Amorebieta-Etxanoko jaiei buruzko inkesta zabaldu du Udalak, hiritarren iritzia jasoz, jaiak Zornotzak eta Zornotzarentzat egindakoak izan daitezen.
Inkesta udalerriko etxeetara bidaliko da, eta on-line ere eman daitezke erantzunak.
AMETX erakundeak zabaldu duenez, Amorebieta-Etxanoko bizilagunen ekarpenak kontuan hartzeko konpromisoari jarraiki, eta Udalean ordezkaritza duten talde guztiek (EAJ-PNV, EH Bildu, Hiriekimena eta PSE-EE) onartu ondoren, etxez etxe helaraziko da inkesta, herritarrek jaiei buruzko balorazioa eman dezaten.
Jai bereziki herritarrak egiten laguntzeko aukera zornotzarren esku jarri da horrela, iradokizunak eta proposamenak aurkezteko bidea emanez, jaiok herriko biztanleen nahiak ase ditzaten eta Amorebieta-Etxanori hazten laguntzeko gogoaren adierazgarri izan daitezen.
Jai-eredua berrikusirik, Zornotzako jaiak zornotzar guztiek pentsatuak izatea da inkestaren helburua, denon parte-hartzearen bitartez Zornotzak eta Zornotzarentzat egindakoak izatea hain zuzen.
HEMEN daukazu inkesta, on line bete nahi baduzu, martxoaren 17ra arte.
Zure parte-hartzeak gure herriari lagunduko dio.