HEMEN DA EUSKARALDIA 2020

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.
Honen helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 16 urtetik gorako helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.
2018an egin zen lehenengo aldiz ariketa, 11 egunetan zehar; orduan, norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ariketan parte hartu zutenak, ahobizi eta belarriprest; gure udalerrian ia 2.000 parte-hartzaile izan genituen.
2020an egingo da bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra, eta, aurtengoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak ematen hasi daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten. Amorebieta-Etxanon 91 arigune izango ditugu 15 egun hauetan zehar euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko aukera errazteko. Ariguneen artean Udala, kirol elkarteak, kultur elkarteak, komertzioak, ostalariak eta enpresak daude; horiek, identifikagarri bat izango dute, bertan euskaraz lasai egin daitekeela adierazteko.
Izen-ematea aurreko ekitaldian baino motelago dabil herri guztietan, baina oraindik bultzada eman ahal diogu izena emateko epea azaroaren 24ra arte luzatu baita. Beraz, jendea animatu nahi dugu izena ematera euskaraldia.eus webgunean.
Gure herrian Euskaraldia janzteko herriko batzordeak kultur agenda anitza prestatu du, mota askotako ekitaldirekin.

EUSKARALDIKO KULTUR AGENDA
AHOBIZI/BELARRIPREST TXAPA JANTZI ETA EUSKARA GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN…

AZAROAK 19 EUSKARALDIAREN HASIERA eta “EZ DOK ERO” antzezlana. PATXO TELLERIAREKIN eta MIKEL MARTINEZEKIN.
(20:00etan Zornotza aretoan) *
AZAROAK 20 “GAUEKOAK” KUKAI (20:15ean Zornotza Aretoan) *
AZAROAK 21 Gimnasia eta Mindfullnes saioak Zelaieta frontoian (Plaza mugatuak edukiera bete arte)
IÑIGO VICENSekin eta ZURIÑE HIDALGOrekin.
10:30-11:30 (50 urtetik gorakoentzat)
12:00-13:00 (50 urtetik beherakoentzat)
AZAROAK 22 Ahobizi eta Belarripresten MENDI IGOERA BELATXIKIETARA (Zornotza Mendi Taldearen eskutik). 12:00etan tontorrean talde-argazkia (musukoa jantzita eta tartea gordeta).
AZAROAK 26 “MUNDU BAT MOTXILAN” aurkezpena. ALEX TXIKONEKIN eta UNAI HORMAETXEAREKIN (19:00etan Zornotza aretoan) *
AZAROAK 27 “EZ DA KASUALIDADEA” BERTSO SAIOA Eta abar Zornotzako bertso eskolaren eskutik. (20:00etan Zornotza frontoian) *
AZAROAK 28 SORGINA TXIRULINAren tailerrak 5-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako (Zelaieta Zentroan)
10:30ean “BEGIREKI” Euskaraz ez dakiten gurasoentzako.
12:00etan “AHOBIZI eta BELARRIPREST” Euskaraz dakiten gurasoentzako.
“EUSKAÑOLITIS” OIHAN VEGAREN bakarrizketa (19:00etan eta 21:00etan Zelaietako kontzertu gelan) *
AZAROAK 29 SORGINA TXIRULINAren tailerrak 5-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako (Zelaieta Zentroan)
10:30ean “BEGIREKI” Euskaraz ez dakiten gurasoentzako.
12:00etan “AHOBIZI eta BELARRIPREST” Euskaraz dakiten gurasoentzako.
ABENDUAK 2 KOLDO AMESTOYren eskutik (20:00etan Zelaietako kontzertu gelan)
ABENDUAK 3 “HIL KANPAIAK” filmea euskaraz DOHAINIK (20:15ean Zornotza Aretoan) *
ABENDUAK 4 “EUSKARALDIA: BIZIPENAK EDOTA ESPEKTATIBAK” bideo lehiaketaren sari banaketa (Zelaietako Auditoriumean) Oinarriak: www.ametx.eus / www.amorebieta-etxano.eus

*SARRERA BEHARKO DA IKUSKIZUN HORIETARAKO:
Zornotza Aretokoak: sarrerakzornotzaaretoa.com
Gainerakoak: sarrera bakoitzeko izen-abizenak bidali zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com edo whatsApp bidez 688 836 894 telefonora. Plazak agortu arte.
EKITALDI GUZTIETAN SEGURTASUN NEURRIAK BETE BEHARKO DIRA: MUSKOA JANTZI, TARTEA GORDE, ESKUAK GARBITU ETA ESPAZIOEN EDUKIERAK ERRESPETATU.

Artículo anteriorAmorebieta-Etxano aprueba ayudas directas extraordinarias para la hostelería
Artículo siguiente“Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren hamargarren edizioa ospatuko da abenduaren 28an eta 29an