HAUR HEZKUNTZA BERRIA

Behin Andramari Zornotzako Ikastolako Haur Hezkuntza zabalkuntza eta hobekuntza lanak amaituta, joan den irailean inauguratu ahal izan genituen haur hezkuntzako (0-6 urte) espazio berriak.
Hobekuntza nabarmenen artean espazioak zabalagoak, handiagoak eta gehiago aurkitu ditzakegu. Besteak beste haurrentzako laborategia, psikomotrizitate gela prestatu, tatamia, jantoki berria eta abar luze bat gauzatu ditugu.

Horretaz gain, sukaldea bera ere berritu dugu eta, horrenbestez, Zornotzako ekoizleekin lan egiteko aukera dugu gaur egun. Izan ere, beraiekin lotutako hitzarmenari esker, Andramari ikastolako jantokian bertan prestatutako Zornotzako produktuak eta produktu ekologikoak jaten ditugu.

Ikasleen kopuruak gora egin duen honetan, ikastolak espazio beharrari erantzun nahi izan dio.
«Zabalkuntza eta hobekuntza horren bidez, Haur Hezkuntza eta, orokorrean, ikastolako proiektu pedagogikoa bera aro berri baten aurrean daude».

Garrantzitsua, egokitze eta handitze obrak egin izana baino, lan horrek HH etapa gaurkotu eta berritzeko aukera ahalbideratzen duela da; gure ikasle eta familiek behar duten toki egokia izateko, eta ikasleen beharrizanei behar bezala erantzuteko espazioa sortuz.

Jardun horren guztiaren bidez, Zornotzari eta inguru osoari kalitatezko ikastola eskaini nahi diogu, metodologia hurbil eta propioarekin, eta beharrezko baliabideekin.
Hartara, aurrerantzean, matrikulazio eskaera guztiei baietza emateko aukera izango dugu.
Andramari Zornotzako Ikastola ez da eskola hutsa, hurbiltasunaren babesa eta ikasle bakoitzarenganako konfiantza ditugu oinarri, bihar-etziko zornotzarrak euskaldun osoak, bikain prestatuak, kritikoak eta euren buruarekin zein inguruarekin arduratsuak izan daitezen.

Hezkuntza proiektu euskaldun eta aurrerakoi horren baitan, Andramarin irakasle talde egonkorra daukagu 0 urtetik 18ra bitarteko heziketa eskaintzan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza Zornotzan bertan, eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketa Durangoko Ibaizabal Ikastolan.
Aipaturiko guztia ezagutu eta ikusi nahi izanez gero, edozein momentutan hurbil zaitezkete ikastolara. Deitu edo idaztea baino ez duzue. Ikastolan urte osoan dugu matrikula zabalik.

Artículo anteriorUDABARRI DANTZA TALDEAK 50 URTE OSPATU DU
Artículo siguienteEneko Atxa, embajador de Bizkaia