- Ikastaro hau eskola kirolean aritzen diren entrenatzaileei zuzenduta dago, eta helburu du entrenatzaileei tresna psikologiko eraginkorrak eskaintzea, haur eta gazteen garapen emozionala eta kirol prestakuntza modu egokian kudeatzeko.
- Ikastaroak 10 orduko iraupena izango du, eta saioak online zein aurrez aurre egingo dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, “Haur eta gazteen entrenatzaileentzat Psikologia Praktikoa” izeneko ikastaroa antolatu du. Ikastaro hau eskola kirolean aritzen diren entrenatzaileei zuzenduta dago, eta helburu du entrenatzaileei tresna psikologiko eraginkorrak eskaintzea, haur eta gazteen garapen emozionala eta kirol prestakuntza modu egokian kudeatzeko.
Ikastaroak psikologiaren oinarriak eta hauek kirolean duten aplikazioa jorratuko ditu, entrenatzaileek haur eta gazteen talde dinamiken kudeaketan eraginkorrak izateko. Halaber, arreta berezia eskainiko zaio emozioen kudeaketari, motibazio teknikak eta estresa edo frustrazioa kontrolatzeko tresnak aztertuz. Ikastaroak 10 orduko iraupena izango du, eta saioak online zein aurrez aurre egingo dira. Saio presentzialetan, entrenatzaileek aktiboki parte hartuko dute, dinamika eta kasu praktikoetan oinarritutako jardueretan, egoera errealei aurre egiteko teknikak eta estrategiak lantzeko. Bestalde, online saioak parte-hartzaileek nahi duten unean egin ahal izango dituzte, beraien ordutegira moldatuta.
Saio presentzialak urriaren 2an eta 9an emango dira arratsaldeko 17:00etan Zelaieta Zentroko 2.solairuko gelan. Online saioak berriz, urriaren 1etik 15 era.
Ikastaroa doakoa da eta izen-ematea irekita egongo da irailaren 30era arte. Hala, interesdunek ondorengo estekan eman dezakete izena: https://orein.eus/entrenatzaileentzat-psikologia-praktikoa. Bertan, ikastaroaren xehetasunak eta egitaraua ere kontsulta daitezke.
Informazio gehiago behar izanez gero, edo ikastaroaren inguruan zalantzak izanez gero, euskara@morebieta.eus helbidera idatzi edo 94 630 00 02 telefonora dei daiteke (luzapenak: 1300/1301).