Hau ez da eraiki nahi dugun herria

Elkartasun beroena eta babes osoa adierazi die herri oso batek azken hilabeteetan erasotuak izan diren pertsonei eta haien familiei. Kolektibo eta elkarte sozial eta feminista ezberdinek, azken hilabetea nekagarria bezain nazkagarria izan dela salatu dute herrian eman den agresibotasun maila altua dela eta; eraso matxistak, homofoboak, tabernarienganako jarrera agresiboak…

Gainera, irmo salatu dute asteburuan eman diren eraso guztien erasotzaileak gizonezkoak izan direla.
Jarrera hauek ezin dutela inpunitaterik izan argi utzi dute, baita maskulinitate eredu agresibo-matxistak amaitu behar direla ere.


Asteburu honetan, muturrera heldu garela jakinarazi digute. Tipo batek, neska gazte bat jipoitu eta konorte gabe utzi zuen, eta ondoren, tipo berberak, beste tipo bat ere jo zuen. Horrez gain, gaba berean, beste mutil gazte bat Gurutzetako ospitalean ingresatu behar izan zuten mutil talde batek jipoi kolektibo bat eman eta gero.

Zornotza seguru, anitz eta feminista bat nahi dutela aldarrikatu dute dozenaka pertsonen aurrean Luis Urrengoetxea kalean egin duten elkarretaratzean eta hori lortzeko jarrera matxunoei lepoa ematen hasi behar garela argi utzi dute.

Artículo anteriorHomenaje a Maria Santiago y Antonia Criado por su 100 cumpleaños
Artículo siguienteEl joven apaleado sigue ingresado en estado crítico