Zornotzan

Kultura

Hasi dira Berbaldiak Zornotzan

BERBALDIAK izeneko ekintza abian jarri da dagoeneko Zornotza Udal Euskaltegiaren eskutik eta Zornotzako AEK euskaltegiaren laguntzaz. Atzo bertan izan nintzen ni horrelako berbaldi batean Uranga Tabernan. Ez dakit azkenean ikasleak gustora izan ziren ala ez, baina behintzat saiatu ginen.
Ekintza honen bitartez, beste herri askotan egin bezala, ohiko irakaskuntzan nahiz euskaltegietan ikasi dutenei eta ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko eta ikasitakoa praktikan jartzeko aldiak, guneak eta solaskideak eskaini nahi zaizkie.
Badira hainbat, euren eguneroko bizimoduan euskaraz egin eta bizi gura arren, aukerarik ez daukatenak eta, ahalegin handiak eginez ikasitakoa gal ez dadin, honen moduko ekintzak eskatu eta behar dituztenak. Horientzat dira BERBALDIAK

Baina zer dira BERBALDIAK? Zer eskaintzen da? Zer eskatzen da?

Berbaldien bitartez, lehen esan bezala, euskara ikasten ibili eta dabiltzanei euskaraz egiteko aukera eman nahi zaie eta euskal hiztuna izatearen garrantzia indartu nahi da. Era berean, herri mailan eta batez ere zenbait arlotan euskararen presentzia areagotu eta erabilera indartu nahi da, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak batzeko esparruak bultzatuz.
Honelako saioetan berbalaguna izango dugu, herrikoa, euskalduna, gai bati edo batzuei buruz berbaldia burutuko duena. Beste aldetik, berbakideak, hau da, euskara ikasten ibiliak edo dabiltzanak eta erabilera landu eta zabaldu nahi dutenak. Eta azkenik, antolatzailea, udal euskaltegiko arduraduna berbalaguna eta berbakideak elkarrekin jartzen dituena, berbaldiak antolatzen eta jarraipena eginez.
Berbaldiak hamabostean behin eta astegunez egingo ditugu egitasmo honetan parte hartzen duten herriko taberna eta kafetegietan. Horiek izango dira gure berbatokiak. Eguneroko bizimoduan ematen diren egoerez baliatuko gara euskararen erabilera lantzeko, berbalagunak gaia aurkeztuz eta berbakideek galderak eginez eta iritziak azalduz.

BERBATOKIAK

Amets, Auzokoa, Batzokia, Berezi, El Cojo, Far-far, Garamendi, Harrison Etxea, Herriko Belatxikieta, Iruarri, Javi, Kaitana I, Kaitana II, La Amistad, La Viña, Lamixe, Lekuberri, Pike Pub, Saltxa, Singing Frog, Tomasa, Uranga, Urtza, Venecia, Vibe

+ Irakurri

‘Bosteko 2024’ erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon izango da urriaren 15ean

septiembre 17, 2024

“Karratu Beltz Leuna” izeneko erakusketak Leioan hasi du gaur bere ibilbidea eta ondorenAmorebieta-Etxanori emango dio lekukoa, non Zelaieta Zentroan bisitatu ahal izango denazaroaren 3ra arte. Gaur goizean, “Bosteko 2024” erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu da Leioan. “Karratu Beltz Leuna” izenburupean,

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera