– Pasadan larunbatean familientzako harriak margotzeko tailerra egin ondoren, harrigarria badirudi ere, bertan margotu ziren 100 igelek ihes egin dute Zelaietako putzutik eta Amorebieta-Etxanon zehar “ezkutatu” dira; ondorioz, igelen erregina oso kezkatuta dago eta denak urmaelera itzultzea nahi du.
– Horrela, Aste Santu honetan, erreginaren tristura eta kezka zertxobait leuntzeko, “Harria Margotuta” jolasean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu igel-harriak berreskuratu eta hauek Zelaietako hall-ean kokatutako urmaelera bueltatzeko xedearekin.
Pasadan larunbatean hainbat familiek harriak margotzeko “Harria Margotuta” tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten Mikel Berrojalbizen eskutik. Baina harrigarria badirudi ere, bertan margotu ziren 100 igelek ihes egin dute Zelaietako putzutik eta Amorebieta-Etxanon zehar “ezkutatu” dira; ondorioz, igelen erregina oso kezkatuta dago eta denak urmaelera itzultzea nahi du. Horrela, Aste Santu honetan, erreginaren tristura eta kezka zertxobait leuntzeko, “Harria Margotuta” jolasean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu igel-harriak berreskuratu eta hauek Zelaietako hall-ean kokatutako urmaelera bueltatzeko xedearekin.
Dinamika oso erraza eta dibertigarria da: familiek herritik zehar “galdutako” harri-igelak topatu behar dituzte eta Zelaietako hall-ean dagoen urmaelan bueltan utzi. Nahi izanez gero, urmaelaren ondoan argazki bat atera eta Facebook-eko orrira igo dezakete #HarriaMargadunak Zornotza hashtag-arekin, Zelaietan dagoen murala denon artean osatzeko. Gogoratu, Zelaieta Zentroa Aste Santuan arratsaldez ere zabalik izango dela 17etatik 20etara. Jolas honen helburua gurasoak haurrekin denbora gehiago pasatzean datza, teknologia albo batera utzita, aire librean konpainiaz gozatuz.
Daviz Rodriguezen ekimena
«Harria Margotuta» tailerra, David Rodriguez zornotzarrak bultzatutako ekimenean oinarritzen da, berak Extremaduran duela urtebete deskubritu eta handik ekarritako jarduera batean oinarritutako jolasean hain zuzen ere. Jarduera hori denbora-pasa gisa hasi zen eta jarraipen nabarmena izan du Durangaldean. Jarduera erraza bezain ludikoa da. Helburua harriak margotzea da, motibo eta diseinu desberdinekin, argazki bat ateratzea, taldearen Facebookeko orrian argitaratzea eta hiriko leku jakin batean ezkutatzea, pista batzuk emanez beste pertsona batzuek non dauden bila dezaten.
David Rodriguezek eta Mikel Berrojalbizek edozein pertsona animatzen dute joko honetan parte hartzera, momentu atsegin eta entretenigarri bat pasatzeko gogoa besterik ez baitu behar. «Edozein pintura edo errotuladore mota erabiltzen da margotzeko. Motiboak eta diseinuak ere desberdinak dira, nahiz eta pertsonaiak, marrazki bizidunak eta abar nagusi izan. Jolas erraza da, txikiengan zirrara berezia sortzen duena, izan ere, harri horietan benetako altxorrak ikusten dituzte», nabarmentzen du Rodriguezek.
Harriaren apainketa amaitu ondoren, kalera irteten da, haurrek erraz iristeko moduko tokiren batean uzteko (zuhaitzak, adar baxuak, farolak edota bankuak adibidez), beti edozein gune arriskutsutik urrun. Azkenik, gainerako parte-hartzaileek utzitako harrien bilaketari ekingo zaio.
Proiektu berriak
David Rodriguezen hurrengo jardueretan parte hartu nahi dutenek, Facebookeko “Euskal Harriak Margotuta” taldearen bidez egin ahal izango dute. Bertan, bere hurrengo jardueren berri ematen da, besteak beste, Doraemon marrazki bizidunetako pertsonaian oinarritutako joko berri bat.