Zornotzan

Albisteak

HAPOren arriskuak, EH Bilduren iritziz

Udal Gobernuak ezarri nahi duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak Amorebieta-Etxano eraldatzea ekarriko du, eta horrek herritarron egunerokoan eragin zuzena izango du. Hauek dira, EH Bilduren ustez eta laburbilduta, plan horren arrisku nagusiak:

1- Zornotzak 3.000 biztanle baino gehiagoko hazkundea izan du azken 10 urteetan. Plan berriarekin 3.000 biztanle gehiagoko hazkundea aurreikusten da. Hau da, gero eta gutxiago izango gara herri, eta gero eta gehiago izango gara hiri, horrek dakarrenarekin. Hau al da nahi dugun herri eredua? Hazkuntza tasa honekin jarraitu nahi dugu? EH Bildutik uste dugu gai honek herritarrekin parte-hartze eta hausnarketa prozesu sakon bat zabaltzea eskatzen duela, eta gaur egunera arte ez da horrelakorik egin.

2- Populazio hazkundea bai, baina dokumentuak ez du zerbitzuen areagotzea aurreikusten. Desoreka hori harriduraz bizi dugu, are gehiago, gaur egun jada zerbitzu eta azpiegitura horien beharra nabaria denean.

3- Ez gara ezer berria esaten ari. Azken urteetan, adibidez, askotan esan dugu ez dagoela herritar eta elkarteen beharrak asetzeko nahikoa kirol-ekipamendurik. Ez da arazo horri errotik heltzeko planik aurreikusten.

Hala ere, behar puntualetarako konponbideak planteatzen dira, hala nola Urgozo kiroldegi berria. Instalazio horrek 8.000.000 € inguruko kostua izango du, eta ez du herriak duen arazo globala konponduko. Gure apustua Berezikoetxen kirolgune multifuntzional bat egitea da, herrian goraka doan kirol ekipamenduen beharrizanei erantzungo diena.

4- Planak, zornotzarrona den Ixerbekoa polikiroldegiko eta Telefonica eraikineko lurrak saltzea eta etxebizitzak eraikitzeko esku pribatuetan uztea proposatzen du. Espazio eta ekipamendu publikoak etxebizitzen sustapen pribaturako bideratzearen aurka gaude erabat. Ez dago herri ondarea salgai jartzeko beharrizanik, espazio hau birgaitze proiektu batekin erabilera balioanitzeko espazio bihurtu daiteke: kirolerako, erabilera soziokulturalerako…

5- Tokiko merkataritza arrisku larrian dago HAPOk egiten duen planteamendu berri honekin; izan ere, merkataritza-instalazioetarako egun dagoen 1500 m2-ko muga ezabatzea proposatzen da. Gure ustez, plan berriak aukera bat izan behar du tokiko merkataritza blindatzeko eta babesteko, merkataritza-gune handiak ezartzeko aukera zabaldu beharrean.

6- Jarduera ekonomikoetarako lurzorua neurriz kanpo handitzea aurreikusten du, 36 hektarea gehiago. Zergatik bideratu lurzoru gehiago, oraindik horretarako erabil daitezkeen 98 hektarea garatu ez badira?

7- Laburbiduz, HAPO berri honetan Gobernu Taldeak planteatzen digun herri eredua eta Zornotzan denok duintasunez eta behar guztiak aseta bizi ahal izateko EH Bilduk beharrezkotzat jotzen duen eredua erabat kontrakoak dira.

Amaitzeko, Gobernu Taldeari eskatzen diogu kudeaketa arduratsuago bat, Zornotzako EH Bildu ari baita Udalaren gabeziei erantzuna ematen. Inplikatuei informazioa ematea, prozesuaren osagai garrantzitsua eta ezinbestekoa da, herritarrek erabaki publikoak hartzeko prozesuetan parte hartu ahal izan dezaten.

+ Irakurri

Gaueko autobus zerbitzua antolatu du beste urte batez Amorebieta-Etxanoko Udalak bailarako udako jaietatik etxera itzultzeko

Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera eskainiko du garraio zerbitzua gazteek festez gozatu eta kezkarik gabe bueltatu ahal izateko. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak

Ekainaren 6an zabalduko da Amorebieta-Etxanoko haur danborradan izena emateko epea

Amorebieta-Etxanoko haur danborrada tradizio handiko ekitaldia izan ohi da Amorebieta-Etxanoko jaietan. Uztailaren 26an ospatuko da eta bihartik hasita ekainaren 14ª bitarte zabalik egongo da izena emateko epea. Danborradan parte har dezakete 5 eta 13 bitarteko haurrek (2011-2019 artean jaiotakoak). Interesdunek

‘ARGENTINA’ Irati Lezama

Iratik beti izan du argi psikologa izan nahi zuela. Horregatik, karrera Deustun eta Masterra Donostian egin ondoren, Buenos Airesera itzultzea erabaki zuen (aurretik han ikasten aritu baitzen), lanera eta batez ere bere formakuntza aberastera. Pozik etorri zen Erasmuseko hilabeteetan Argentinan