Zornotzan

Kultura

Haizetarak musikaz bete du herria

Aurtengo jaialdia desberdina izan den arren, bederatzi banda eta fanfarria ikusteko aukera egon da

Bukatu egin da aurtengo Haizetara eta pandemiari aurre eginez aurreko urteetako izaera berreskuratzen ari da. Ostegunetik igandera antolatutako ekintzetara 1500 pertsona baino gehiago joan dira. Antolatzaileek positiboki baloratu dute aurtengo edizioa, oso desberdina izan den arren: “Herritarrek gozatu egin dute eta kontzertuetan zehar Haizetara pixka bat izatearen sentsazioa izan dute. Bandak ere oso pozik daude”.

Kaleko musika barrualdera mugitu da eta horretarako hiru agertoki desberdin erabili dituzte. Amorebieta IV frontoiak, edukieragatik handienak, Radio Kaizman (Frantzia), Artistas del Gremio (Aragoi) eta Brass Corpenen (Portugal) kontzertuak hartu ditu. Guztien lehenengo aldia izan da, aurretik etortzeko gogoak izan dituzten arren. Horrela adierazi zuen larunbatean Artistas del Gremioko abeslari eta tronpetista den Laitak: «Urte mordoa darabilkigu buruan jaialdi honetara etortzeko nahia eta ametsa. Azkenean, egoera berezi honetan izan da. Urtero, data hauetan, lanpetuta egoten ginen eta ezinezkoa zitzaigun. Orain itzultzeko gogoz geratzen gara, pixka bat gehiago gozatzeko, baina oso pozik gaude «.

Badaude errepikatu dutenak ere, haien artean Zornotza Aretoan jo duten Wonder Brass (Portugal) eta Balkan Paradise (Katalunia). Azkenengoak, 2017ko irabazleak izan ziren. “Oso pozik eta ilusionatuta gaude Zornotzara itzultzeaz, baina berriro errepikatu nahi dugu, beti da hain atsegina! Are gehiago aurten, lau urte bete direla irabazi genuenetik. Ikaragarria izan zen eta esperientziatik haratago, hasiera bat, sariari esker gure lehen diskoa grabatu ahal izan genuelako”, gogoratu du Laura Lacueva taldeko klarinete joleak. Aretoan ere Satisfackshow (Katalunia) antzerkia, umorea eta musika fusionatu dituen fanfarria aritu da. Formatu desberdin honetan musika klasikoa, jazza, popa, rocka eta funka ere fusionatzen dituzte. Horrez gain, ikusleak harrituta utzi dituzte guztiek instrumentuak etengabe aldatzen zituztelako nibela galdu gabe.

Aretorik txikiena, Zelaietako kontzertu gela, Jazz ukitua duten kontzertuen eszenatokia izan da. Bertan, Klarinetea eta Jazza (Jazzaren historia klarinetearen ildotik), Botxo Boogies eta Sagi Quintet ikuskizunez gozatzeko aukera egon da. Aipatzekoa da ekintza guztietarako sarrera guztiak agortuta egon direla eta ikuskizun askotan itxaron zerrenda luzeak ere egon direla.

Aurten ez da lehiaketarik egon, baina ikusleek talderik gustukoena aukeratzeko aukera izan dute haizetara.eus webgunean. Publikoak sinbolikoki gustukoen izan duen aurtengo taldea ARTISTAS DEL GREMIO izan da botoen %35arekin. Guztira 452 pertsona bozkatu duzue. Eta gure opari maleten irabazleak MAITE GONZALEZ eta AINHOA MOLINERO izan dira.

Aurtengoa bukatu da, baina oraindik eta uztailaren 11rarte, Herriko Plazan, Alex eta Jesus De Pedro argazkilarien «Haizetara Gu Gara!» argazki erakusketa ikusgai dago. Bertan, zornotzar guztien ordezkari gisa programan parte hartu duten hainbat laguni esker ona adierazi nahi zaie. Hurrengoa etorri bitartean, itxaronaldia laburragoa egiteko, aretoan eta frontoian egin diren kontzertuak Ametx Gazteriaren youtubeko kanalean ikusi daitezke.

Jon Castañeda

+ Irakurri

‘Bosteko 2024’ erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon izango da urriaren 15ean

septiembre 17, 2024

“Karratu Beltz Leuna” izeneko erakusketak Leioan hasi du gaur bere ibilbidea eta ondorenAmorebieta-Etxanori emango dio lekukoa, non Zelaieta Zentroan bisitatu ahal izango denazaroaren 3ra arte. Gaur goizean, “Bosteko 2024” erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu da Leioan. “Karratu Beltz Leuna” izenburupean,

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera