Haizeak ez du betarik eman Alex Txikonen erronka gauzatzeko, baina ametsak aurrera darrai…

AMAIA LARRUZEA
Alpinistaren K2 mendiko #WinterTopAppeal espedizioa bukatu da oraingoz. Azpimarra azken hitz honetan jarrio nuke aurten ezinezkoa izan den arren, mendiari entzuten badaki Alexek eta baliteke datorren urtean edota hurrengoan gauzatu ahal izatea. Neguko espedizioetako arrakastaren batezbestekoa %25ekoa izan ohi da, beraz, alpinismoa ulertzeko urteen poderioz egindako lanean oinarritu behar gara.
Aurten, gainera, gauzak ez dira nahi bezala atera, Txikonek bere espedizioa alde batera utzi, eta errekestera Joan behar izan baita Nanga Parbatera, bertan desagertutako Daniele Nardi eta Tom Ballard aurkitzera. Hinbat arazo burokratiko eta militarren ostean, azkenean, Txikon eta bere taldeak euren gorpuak aurkitu ahal izan zuten, sekulako esfortsua eginez mendian gora kontuan izanik munduko mendirik handienetako bat dela tamainan, eta K2n zeukaten puntako teknologiari esker; hain zuzen ere, teleskopio ikaragarria batekin eman baitzuten alpinistekin. Familiak horrela, pentsioa kobratu ahalko du eta nola zendu ziren jakin ahal izango da. Balentria itzela benetan Alex Txikonen aldetik. Etxera itzultzeko ordua iritsi zen, ordea, etxera bertara K2ra horixe baita hiru hilabete hauetan etxe izan dutena. Bueltatu eta inoizko indartsuen sentitzen zen Alex, eta gailur saiakera egiteko dena prestatu zuen. Aurreikuspenak, berriz, ez ziren bete eta 7.150 metrotatik gora ezin izan ziren igo.

Zaila da obsesioaren mugarekin bat ez etortzea horrenbeste eta horrenbeste esfortzu eta lan suposatu duen proiektu baten aurrean… eguneroko lan etengabea hau guztia eraikitzeko. Baina, zerbait ikasi baldin badu Alexek bere ibilbide guztian zehar, honakoa da: mendi batekin obsesionatuz gero, honek ez zaitu errespetatuko. Bera askea da. Haize bortitzak aurrera egitea ukatu die, baina, oztopoak oztopo, neguak eskaintzen duen gogortasun eta berezitasunak ez du parekorik. 2019. urteko negu honetan ere, K2 mendiak ezetz esan du eta errespetatu behar zaio. Mendiari entzuten jakitea ezinbestekoa da, nahiz eta gogorra izan. Sekula zanpatu gabeko elurraz gozatu nahi duela esan du, ez dela momentua egokia. Bertan jarraituko du, neguko Karakorumeko paisairik ederrena noiz erakutsi zain.
Eta zuri, Alex, ohitu gara jada neguak zurekin batera ematen, udaberria loreekin batera datorren bezala, negua Alex Txikonen espedizioekin dator. Aurten ere, inoiz baino gehiago, bertan izan gara egunero zurekin batera mendian gora. Hurrengo urtea ere etorriko da, horrelako erronkek sakfrizio etengabea eskatzen dute, baina ametsek bizirik jarraitzen duten bitartean, ez da hortarako ilusiorik faltako. Ez kezkatu, Alex, ez zaude bakarrik, zornotzarrok zurekin amesten jarraituko baitugu neguan barrena.

Artículo anteriorAmorebieta-Etxano dibuja su personaje de fiestas
Artículo siguienteAGRADECIMIENTO A LOS MUNICIPALES