Zornotzan

Noticias

Gogoari men egin, ametsak bete eta Kanadako elur malutetan murgildurik gozatzen ari da Izaro Zamalloa Ayarza zornotzarra

Ametsak betetzeko sortuak dira eta horiei heltzea ez da askotan erreza izaten ari, baina, behin helduta eta apustua eginda, esperientziaz eta bideaz gozatzea bezalakorik ez dago, eta hori ondo baino hobeto daki Kanadako elurretan bizi den Izaro Zamalloa Ayarza zornotzarrak.

Bizkaian kokatutako geure herri txiki-handitik Banff-era joko dugu, eta imajinatzen dudanez titularrarekin batera lotura bilatuz Kanadan bertan irudikatzen ari zarete zeuen burua, eta ez zoazte batere txarto, izen bera duen parke nazionalaren barruan dagoen herri txiki batera abiatuko baikara gaurkoan. Kanadako mendebaldeko kostaldetik hasita bigarren probintzia dugu Alberta eta bertan dugu Izaro zornotzarra, non eta filmetan oihartzun berezia duen “Canadako west coast” inguru idilikoan.

Bereziki gustatzen zait niri bi abizenak aipatzea eta amari ere erreferentzia egitea, ostera, gizarte honetan, ohitura baitugu soilik lehena erabiltzea eta familiari bakarrari erreferentzia egitea, beraz, bi abizenen alde egiten dut nik beti, eta oraingo honetan, bere Ayarza familiari ere egin nahi izan diot aipamena. Hala ere, Ameriketan abizen bakarra eta bi izen erabiltzen dituztela dio Izarok, eta, askotan, bigarren abizena, bigarren izen gisa erabili ohi dute. Han beraz, Izaro Ayarza Zamalloa da. Bitxikeria ederra.

Edozeinek esan lezake 24 urte oso gutxi direla eta oraindik ere bizitza guztia aurretik duela, eta horrela da, baina horrek ez du nahi esan ametsengatik borrokatzeko goiz denik, ezta aukerak baliatzeko gazteegia denik. Gauzak nahiko argi ditu Izarok, eta gerora, zertan lan egingo duen ez dakien arren, une honetan, elurraz gozatzeko jaioa dela argi du eta horren alde egin du irmo.

“Gauza berriak ikasteko gogoekin nago beti, ideia asko eta amets asko ditut eta ideia edo amets bat aurrera eramatea pentsatzen dudanean esfortzu denak horretara bideratzen ditut eta hori lortu arte ekin eta ekin aritzen naiz. Batzuetan, horrek, frustrazioak ere ekar ditzake, baina ahalik eta modurik positiboenean aurrera eramaten saiatzen naiz”, horrela deskribatu du Izarok bere izaera eta sena.

Baina zertaz ari ote gara? Zertan ote dabil Izaro Kanadan pandemia garai honetan? Elurraz gozatzen eta bizitzen ari da, eski irakasle gisa ari baita zornotzarra bertan. Bere hirugarren denboraldia da honakoa eski irakasle lanetan, aurrekoen oso bestelakoa, ordea, aurrekoetan Valdezkarain eta Baqueiran aritu izan baita. Kiroleneko ikasketak bere unibertsitateko ikasketekin konbinatzen saiatu ohi da, ez baitaki honetaz biziko den, baina esperientzia jasotzen eta sortzen dabil, asko gustatzen zaion lana baita.

Nondik datorkio, bada, Izarori elurrarekiko afizio hau? “Aitarekin eskiatu izan dut beti, 4 urte nituenetik, Kiroleneko formazioekin hasi arte. Oraindik ez daukat plan zehatzik eta ez dakit zer egingo dudan etorkizunean, baina pandemia ezarri aurretik, amets hau betetzea pentsatuta neukan eta Kanadara etortzeko bisa eskuetan nuela, lana bilatzen saiatu nintzen. Une horietan azken formazioekin genbiltzan Ordinon (Andorra), baina covid-19a iritsi eta egun batetik bestera, eski estazio guztiak itxi egin zituzten. Gerora, nire kideek bukatu ahal izan dute, baina nik itzulerarako utzi ditut azken praktikak, Kanadara etortzea lehenetsi nuelako”, azaldu digu zornotzarrak. Eskiatzeaz gain, mendia, oro har, maite du Izarok. Eskalatzen ere irmo aritu izan da iazko udan eta bere egunerokoan natura eta mendia ezinbesteko ditu, edozein diziplinatan bada ere.

Nola bizi du pandemia garai bortitz hau etxetik urruti, non eta Ameriketan?

Egoera hemen baino “zertxobait hobea” dela eta izan dela dio Izarok, “beste modu batean kudeatzen” baitute. Tabernak, jatetxeak, … abendutik itxita egon dira eta jada zabaldu egin dituzte, baina mendi inguruko mugikortasun murrizketarik ez da egon eta eski estazioak ere oso inguru zabalak direnez, denentzat tokia dago eta neurriak errespetatuz, irekita daude. “Lan handia egin du estazioak aurrera egin ahal izateko, horrenbeste lan izan ez dugunean, irakasleok denetarik egin dugu, ilarak kontrolatu, ‘lodge’etan musukoaren erabilera eta distantzia fisikoa bermatu, ….”, azaldu digu Izaro Zamalloa Ayarzak. Zorte dezente duela deritzo, izan ere, etxetik lanera egin arren, lan honetan kanpoan egoteko aukera du eta horrexegatik Euskal Herrian baino eramangarriagoa izaten ari dela dio.

“Jendea asko harritzen da, hemen, nongoa naizen esatean, aurten aurreko urte guztiekin alderatuta oso atzerritar gutxi baikaude. Etorkizunean zer egin nahi dudan galdetzen didate aldiro eta ez dut jakiten zer erantzun. Covid garai honetan edozer planteatuta ere, ezerezean gelditu daiteke, eta egoerak apurka-apurka hobera egingo duen arren, denboraldi honetan ahalik eta gehien disfrutatzea da orain nire helburua. Ikaragarri gozatzen nabil, amets bat da niretzako hemen egotea eta inguru hauek ezagutu nahi ditut, esploratzen jarraitu nahi dut eta hilabete pare batera, amets berrietan pentsatzen hasiko naiz”, adierazi du Izarok.

Segi, bada, esperientzia horri zukua ateratzen, Izaro. Zornotzarrok ere elurretan barrena gora eta behera jarraituko dugu zurekin, elur maluta bakoitza amets gisa bilakatuz eta gogoari men egitean, asebete sentsazioa ere paregabea izanik.

Amaia Larruzea Motxobe

+ Leer más

XVIII. edición de Mangamore del 11 al 13 de octubre en Amorebieta-Etxano

09/10/2024

Amorebieta-Etxano se prepara para recibir la decimoctava edición del Festival Mangamore, que se llevará a cabo en la localidad zornotzarra del 11 al 13 de octubre con un programa repleto de actividades para todos los públicos y la participación de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano impulsa iniciativas educativas, culturales, deportivas y de prevención para el nuevo curso

09/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su compromiso con el entorno educativo local mediante un amplio programa de actividades y recursos dirigidos a los centros escolares y las asociaciones de madres y padres, con el objetivo de fomentar el desarrollo integral

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas