Giza eskubideen defentsaren aldeko topaketa

• Topaketa Nafarroa Zentroan egingo da, ostiralean, azaroaren 22an, 17:00etan.
• Hiru herrialde desberdinetako emakume aktibistek giza eskubideen defentsan izandako esperientziak kontatuko dizkigute.

Amorebieta-Etxanoko Udala Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Udal Euskal Sarera atxiki da eta Euskadin giza eskubideen defendatzaileen I. Foro ibiltariaren barruan, topaketa bat egingo da emakumeen eskubideen eta LGTBI komunitatearen eskubideen defentsari buruz. Hiru emakume aktibistek giza eskubideen defentsan izandako esperientziak kontatuko dituzte.
Munduko leku askotan, giza eskubideen defentsan lan egiten dutenek mehatxuak eta jazarpena sufritzen dituzte, beraien bizitza eta osotasun fisiko eta psikologikoa kolokan jarriz. Topaketa Nafarroa Zentroan egingo da, ostiralean, azaroaren 22an, 17:00etan. Hauek parte hartuko dute:
-Esdra Yaveth Sosa, Arcoiris LGTBI elkartea. Honduras
-Emilie Chantal de Wolf, Oaxaca partzuergoa. Mexiko
-Assalah Abu Khdeir, Union of Palestinian Women Committees (UPWC). Palestina

Artículo anteriorAlain Granado gana en tierra batida
Artículo siguienteHemen da KINE RALLY film laburren lehiaketaren V. edizioa