Gimnastika erritmikoa ballet, gimnastika eta dantza bateratzen duen disziplina da. Aparatu ezberdinak erabiltzen dira: soka, uztaia, pilota, mazoak eta zinta. Eta dena musikarekin lagunduta.. Kirol honetan erakustaldiak zein lehiaketak egiten dira, bertan gimnastak musika jarraitzen du mugimenduen erritmoa mantendu ahal izateko. Bi eratara praktika daiteke: Banakakoan eta taldean. Horregaitik entrenamenduak ezinbestekoak dira, norbanaka gai izateko eta taldearen sinkronizazioa lortzeko.
Karmengo Ama ikastetxean aspalditik taldetxo bat dago eta Esther Ferré da entrenatzailea. Neska hauek dira taldean: Aitana Martinez, Julene Pérez, Izaro Rodríguez, Naiara Arrizabalaga,
Izaro Galera eta Naroa Atutxa.
Pasa den hilean Bizkaiko txapelketa taldeka benjamin kategorian izan zen eta 89 talde geratu ziren bi finaletarako: A finalean, maiatzaren 14ean egin zen Gernikan eta 45 talde ziren lehian.B finalean ,beste 44 talde, Santurtzin egun bat lehenago ospatu zen.
Karmengo Ama 16garren sailkatu zen A finalean eta sailkapen orokorrean ere bai. Maila ona erakutsi zuten gure neskek eta urte osoko lanak bere saria izan zuen. Oso pozik denak eta aurrerantzean ere horrela jarraitu.