II DANTZARI EGUNA ZORNOTZAN

Kolorez jantzita jaiki da gaur herria. Bizkaiko hainbat tokitako dantzariak gurera etorri dira Umeen Dantzari Eguna ospatzera. Goizean herriko plazan, indarrak hartu dituzte protagonista guztiek, janari artean. Tripa ederto bete ostean, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeko antolatzaileek abian jarri dituzte herritik zehar talde guztiak eta euren laguntzaileak. Zornotza guztia doinu euskaldunez bete dute, Udazken Txistulari Taldekoek eta protagonistek kaskabelek, dantzei ahotsa emanez. Bestalde, zornotzarrek parte-hartzaile guztiak euren etxeetara bazkaltzera gonbidatu dituzte, anaitasun sentimendua bultzatuz. Geroago, 17:30etan prest egon daitezen herriko plazan, amaiera borobila eman diezaiogun ekitaldi polit honi!
Amaia Larruzea

Artículo anteriorHERRI LASTERKETA ARRAKASTATSUA
Artículo siguienteTodo listo para el asalto de Txikon al Kangchenjunga