ITZELA IZAN DA AURTEN GAZTE EGUNA

Zornotzako gazteen antolakuntzak inflexio-puntu bat bizi berri du, aurton taldeka banatu dira zereginak eta ekintzak. Aipatu beharra dugu, lana ez dela batere erreza izan, baina gogoa eta kemena bidelagun izan ezkero, ezinezkoa ere posible egin daitekeela erakutsi dutela. Egunari erreparatuz, lehen protagonistak herriko txikienak izan ditugu, jolas eta margo artean euren saltsan ibili direnak. Bitartean, txistulariak eta zanpantzarrak izan ditugu herritik zehar, negu gordin honi doinua erantsi nahian. Segidan, indarrak hartzea besterik ez zen gelditzen, eta horretan jaioak gara euskaldunak. Indar horien emaile: makarroiak tomatearekin eta txorixoarekin, solomoa piperrekin eta postrea. Hauekin bukatu, eta martxan hasteko ordua; trikitilariekin batera, euskaraokea! Hainbat izan dira animatu direnak eta berotan sartzen hasi direnak. Jakin dakigunez, hotzak ez baitu errukirik eta honi aurre egiteko, mugimendua da onena. Horrexegatik, aurreko kale kantoian itxaroten zegoen elektrotxarangarekin herriko kaleak animatzera ausartzea besterik ez zen gelditzen. Jada martxa hartuta ezin baita gelditu, eta horren adierazle, gaua ondo baino hobeto amaitzeko arduradunak: Txapelpunk eta Trikizio erromeria. Besterik behar al da? Argazki guztiak hemen
Amaia Larruzea

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.