Icono del sitio www.amorebieta.com

Udalak 84 eskaera erregistratu ditu ostalaritzako aparteko laguntzetarako eta dagoeneko 87.000 € ordaindu dira

Amorebieta-Etxanoko Udalak 84 eskaera erregistratu ditu ostalaritzarentzako eta ostalaritzaren sektorerako osagarriak diren enpresentzako aparteko laguntzak jasotzeko eta dagoeneko, 87.000 € ordaindu ditu. Zuzeneko laguntza horiek, 200.000 € artekoak izateko aurreikusi ziren eta COVID-19ak tabernetako, jatetxeetako eta sektore osagarrietako ostalaritza-jardueran eragin dituen neurri murriztaileek eragin dituzten ondorioak arintzeko dira bereziki.

Udalak emandako diru-laguntza nagusia ostalaritza-establezimendu eta/edo sektoreari produktuak eta zerbitzuak ematen dizkioten enpresa osagarri bakoitzari eman beharreko zuzeneko laguntza izan da. Enpresa onuradunek 1.000 € eskuratu ahal izango dituzte bat eta hiru langile artean badituzte eta 1.500 € hiru langile baino gehiago badituzte.

Ostalaritzak bizi duen egoera zailaz jabetuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak bere elkartasuna adierazi nahi izan dio herriaren idiosinkrasiaren parte den eta herria bizirik mantentzen duen sektore honi. Horregatik, Udalak jarduerari eta enpleguari eusten laguntzeko eta zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzeko eskeini ditu.

Salir de la versión móvil