Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera eskainiko du garraio zerbitzua gazteek festez gozatu eta kezkarik gabe bueltatu ahal izateko.
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak datozen udako jaietatik modu seguruan eta inongo kezkarik gabe etxera itzultzeko aukera eskaintzea da Udalen helburua. Hala, gazteek festekin gozatzeko aukera izateaz gain, etxera itzultzeko garraio publikoa izango dute, autoa hartu behar izan gabe. Ekainean hasiko dira bailarako jaiak eta iraila bitarte izango da gaueko autobus zerbitzua erabiltzeko aukera, hamar udalerrietako jaietatik itzultzeko.
Igorreko San Antonioak, lehenak
Igorreko San Antonioak izango dira ospatuko diren lehen jaiak, datorren ekainaren 8an (larunbata) eta bi asteburuz jarraian, eskainiko da larunbatetik iganderako goizaldean gaueko autobus zerbitzua, 02:30ean eta 05:00etan, autobus geltokitik.
Bediako San Juanetan ere, ekainaren 22an (larunbata), 02:30ean eta 05:00etan irtengo da garraio publikoa autobus geltokitik.
Arantzazun eta Diman, berriz, San Pedro jaiak ospatuko dituzte. Arantzazuko San Pedroetan, ekainaren 28an (ostirala), 02:30ean eta 05:00etan eskainiko da gaueko zerbitzua autobus geltokitik. Eta Diman, aldiz, ekainaren 29an, ordu berean, baita autobus geltokitik.
Era berean, Lemoako San Inazioetan, uztailaren 27an (larunbata), 02.30ean eta 05.00etan izango da bueltatzeko ordua, Correosen ondotik.
Abuztuan ospatzen ditugu Zeanuriko Andra Mariak eta Areatzako San Bartolome jaiak eta horietan ere izango da gaueko autobus zerbitzua hartzeko aukera. Zeanurin abuztuaren 10ean (larunbata) eta Areatzan abuztuaren 30ean (ostirala) eta, bi herrietan 02:30ean eta 05:00etan irtengo da goizaldeko garraio publikoa autobus geltokitik.
Azkenik, irailean, Arteako Andra Mariak eta Galdakaoko Santa Kurtzak izaten dira. Hala, Artean, irailaren 6an (ostirala) 02:30ean eta 05:00etan eskaini da autobus zerbitzua geltokitik eta Galdakaon bi larunbatetan: irailaren 14an eta irailaren 21ean. Bi egun horietan 02:30ean eta 05:00etan irtengo da itzultzeko autobusa Plazakoetxetik.
IGORRE – SAN ANTONIOAK
Ekainak 8 eta 15 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
BEDIA – SAN JUANAK
Ekainak 22 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
ARANTZAZU – SAN PEDROAK
Ekainak 28 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
DIMA – SAN PEDROAK
Ekainak 29 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
LEMOA – SAN INAZIOAK
Uztailak 27 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Correosen ondoan
ZEANURI – ANDRA MARIAK
Abuztuak 10 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
AREATZA – SAN BARTOLOMEAK
Abuztuak 30 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
ARTEA – ANDRA MARIAK
Irailak 6 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
GALDAKAO – SANTAKURTZAK
Irailak 14 eta 21 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Plazakoetxen