GAIZKA LARRAZABAL, SD AMOREBIETAKO JOKALARI BERRIA

Gaizka Larrazabal Goikoetxea (Loiu, 1997-12-17) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte, Real Zaragozak utzita, bi klubak akordio batera heldu ondoren.

Bere formazioa Danok Baten amaitu ostean, SDAko jokalari berriak Zamudion egin zuen debuta Bigarren B Mailan 2016-17an. 2017ko udan Athletic Clubek fitxatu zuen zurigorrien bigarren taldean aritzeko. Bi urte geroago lehen taldera igo zuen eta bere estreinaldi ofiziala lehoi bezala 2019ko abuztuaren 24an burutu zuen Getaferen zelaian. Pasa den denboraldian Zaragozara ailegatu zen, 2020-21 SmartBank Ligan 18 neurketa jokatuz.

Ongi etorri, Larra!

Artículo anteriorDerrota en Miranda
Artículo siguienteTODOS LOS SOCIOS Y SOCIAS QUE SOLICITARON ENTRADA PARA EL CHOQUE ANTE LA UD ALMERÍA PODRÁN ACCEDER A LEZAMA