Folk musikarik onena Zelaieta Zentrora helduko da bihar Bitartean taldearen eskutik

Ikus-entzuleak Euskal Herria eta Argentina artean ibiliko dira: gitarrek Argentina aldera eramango dituzte bertako abangoardiako doinu eta erritmoei esker eta akordeoiak, perkusioak, txistuak eta albokak Euskal Herrira itzuliko dituzte.

Bitartean folk taldeak kontzertua eskainiko du bihar ostegunean, martxoak 18, Zelaieta Zentroko kontzertu aretoan 19:00etatik aurrera. 2012ko abenduan sortua, lagun laukote honek lurralde ezberdinetako folk doinuekin esperimentatzen du, beti ere herri musika erreferentzia bezala hartuz.

“Kreole”, bere bigarren diskoa, musika tradizionalean oinarritzen da, euskal musika herrikoia eta Argentina uztartuz. XIX. mendean Euskal Herrian bizi izan zen migrazio mugimenduan oinarritzen da diskoa, pobreziak eta gerrak euskal herritar asko atzerrira joatera eta euren etxeak uztera behartu zituztenean.

Hori dela eta, ikus-entzuleak Euskal Herria eta Argentina artean ibiliko dira: gitarrek Argentina aldera eramango dituzte bertako abangoardiako doinu eta erritmoei esker eta akordeoiak, perkusioak, txistuak eta albokak Euskal Herrira itzuliko dituzte. Bidaia horretan, bi herrialde hauetako herri musikaren arteko elkarrizketa sortuko da, lurralde horietako lurrin epel eta doinu gozoz beteriko kontzertu batean.

Artículo anteriorAmorebieta-Etxanoko Udalak epea zabaldu du desgaitasuna duten adin txikikoen tratamenduetarako eta programetarako laguntzak eskatzeko
Artículo siguienteRenovación de la iluminación del vial de Ixerango y Astepe