“EZETZ esaten jakin” Berdintasun arloko ikastaro berria

• Izena eman nahi duten emakumeek apirilaren 29a baino lehen egin beharko dute
• Tailerrak asteazkenero izango dira maiatzaren 11tik ekainaren 15era 18:00etatik 20:00etara Zelaieta Zentroan.

Amorebieta-Etxano, 2016ko apirilaren 25a Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak ikastaro berri bat antolatu du Amorebieta-Etxanoko emakumeen ahalduntze programaren barruan.
Kasu honetan, “EZETZ esaten jakin” izenburupean, inork nahi duena beti egin beharrean mugak jarri eta ezetz esaten ikasteko teknikak erakutsiko dira, nahiz eta antsietatea edo egonezina sortu. Ezetz esaten jakitea funtsezkoa da harreman pertsonalak hobetzeko eta norbere buruarekin gustura sentitzeko.
Tailerrak asteazkenero izango dira maiatzaren 11tik ekainaren 15era 18:00etatik 20:00etara Zelaieta Zentroan.
Interesa dutenek apirilaren 20tik 29ra izena emateko epea zabalik izango dute 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era edota posta elektroniko bat bidaliz ondoko helbidera: berdintasuna@amorebieta.net.

Artículo anteriorEUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEN MERKATARITZA ETA OSTALARITZA ARLOETAN
Artículo siguienteEl zornotzarra Juan Atxutegi desde Grecia: “Turquía trata como animales a los refugiados”