Zornotzan

Albisteak

‘Everestek ez digu inolako aukerarik eman’

5.350 metrotara kokatuta dagoen Everesteko Behe Kanpalekura itzuli da Alex Txikon alpinista. 2016 eta 2017 urteetan bizitako sentipenei jarraipena eman nahi izan die Alexek, munduko mendirik garaiena negu gorrian eta oxigenorik gabe igotzeko hirugarren saiakera burutuz. Aurten, hala ere, ‘inoiz baino aukera gutxiago eman digu mendiak, ezin izan gara aurreko urteetan bezain gora igo eta pentsaezina izan da gailur saiakera bat gauzatu ahal izatea’.
Lan nekeza da oso neguko espedizio bat antolatzea, babesa bilatzea eta talde egonkor bat sortzea; bai fisikoki, bai giroari dagokionez. Lan asko egiten du Alexek urtean zehar hiru hilabete hauetako kudeaketa eta antolaketa arrakastatsua eta aproposa izan dadin. Mendiak, ordea, ez du egiturarik atzematen ezta ulertzen ere, bere arau propioak ezartzen ditu eta ezetz dioenean ezetz irmoa da, zalantza hizpirik gabekoa. Ez dago atzera bueltarik, ezta eman beharra ere, ostera, ez litzatekeelako izango planeta honek eskaini digun oparirik handienetako bat. Hori argi du Alexek, eta ondorioz, ez du inoiz ere porrot gisa jasotzen, penaz baizik. Saiakera egin ahal izate horrek sortzen dion kuriositatea ezin definitzeak sortzen dion penaz, alegia; ez, ordea, gailurra bera ez eskuratu ahal izanagatik.

Urte batetik bestera, berriz, dezente aldatzen da norbera, eta Alexen hitzetan, inoiz baino heldutasun handiagoa sentitu omen du mendian; bai fisikoki baita psikologikoki ere. ‘Aurten, benetan, ziur nengoen posible izango zela behintzat saiakeraren bat egin ahal izatea’, hala ere, kontraesana dirudien arren ‘mendiak ez digu inolako aukerarik eman, inoiz baino gutxiago’.
Eneko Garamendi ere bertan izan da oraingoan ere, sukaldari lanetan. Bidelagun fidela du Alexek lemoztarra aldamenean izanda, berarekin izan baita birritan Everesten eta beste behin K2 mendian ere; munduko bi mendirik altuenen magalean, alegia. Garrantzitsua da oso Enekoren ekarpena espedizioetan, berarekin batera dagoenetik Alexek ohikoa baino pisu gutxiago galtzen baitu eta hemengo janariarekin elikatzean sahiestu egiten baititu sabel arazo posibleak, mendian gogor aritu ahal izateko.
Berezia da oso mendia eta berezia natura. Horrek egiten du berezi eta horrek merezi. Aurten ere, laupabost metereologo izan ditu Alexek eguraldiaren iragarpenarekin bat egin nahian, baina batek ere ezin izan du lehio egokiarekin asmatu, ia ezinezkoa baita Himalaiaren neguko gorabeherekin asmatzea.
Zortearen desira erakarri nahi du alpinismoak; eskuetatik azkar alde egiten duen aukera txiki hori, alegia. Horixe Alexen desira ere. Noizbait ziur gertatuko dela eta bertan izan beharko du mendizaleak, une horretan bertan, bai Everest, bai K2 mendia neguan eta oxigenorik gabe igo ahal izateko.
Mendiak, une oro, asko ematen digun arren, sentipen amaigabe horiek gutxika eta tarteka ematea erabaki ohi du. Gutxi hori, ordea, zeinen handia den geuretzako eta zenbat betetzen dituen geure bihotzak. Hortaz, Himalaiako mendiei errespetua eskaini eta baimena eskatzea besterik ez dago; eurena baita hitza eta eurena mugarik gabeko edertasuna.

Amaia Larruzea Motxobe

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en