Icono del sitio www.amorebieta.com

EUSKOLABEL ZIKLOA ZINEKLUBEAN

Gabonekin bat, Akats Ortografikoak zikloa amaitu dugu. Ikuslegoaren erantzuna eskertzekoa izan da, literatura abiapuntu izanik, eta Durangoko Azokatik igaroz, letrari eman diogu garrantzia lasterketa honetan.
Modu honetan, urte berria etxe kutsuarekin datorkigu. EUSKOLABEL zikloa dator gurera, zeinetan pelikula oro Euskal Herrian ekoitziak diren. “El método Arrieta” izango da gure eskuetatik igaroko den 2014ko lehen filma, urtarrilaren 7an. Dokumental hunkigarri hau Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.

Salir de la versión móvil