KONTSEILUAK, “Euskaraz bizi nahi dut!” ildoa herriratzeko konpromisoa hartu dau. Dinamika honen bidez, Euskararen normalizazioari beharrezkoa dauan bultzada herrikoia emon gura deutsogu.
Hainbat ekimen antolatuko dira eta haien artean, Euskal Herriko hainbat auzo eta herrietan lasterketak egingo dogu.
Euskal Herrian Euskaraz, Esait, eta Nañon Zorrontzan Euskaraz taldeek, urriaren 5ean eguerdiko 12:00 etan Zubiondo parkean antolatuko dogun Herri lasterketara gonbidatzen zaituegu. Aurretik, 11:00etan izena emoteko eta kamisetak erosteko aukera egongo da. Igazkoa badozue, animatu ekartzen!
Lasterketa hiru mailatan banatuko da: umeak, gazteak eta helduak. Umeek (0-6 urte) 200 m-ko distantziako lasterketa egingo daben bitartean, gazteek (7-17 urte) 1 km-koa eta helduek (18tik gora) 5 km-koa egingo dabe.
Lasterketaren amaieran sari-banaketa egin eta talde-argazkia atarako dira.
Lasterketan parte hartuz edo korrikalariak txalotuz, EUSKARAZ BIZI NAHI DOGULA aldarrikatu gura dogu, denok batera lortuko dogu.
Zuen laguntza ezinbestekoa dela azpimarratuz, jaso eizuez gure agurrik beroenak!