Zornotzan

Albisteak

Euskaraldiko ahobizi eta belarriprest txapak eskuragarri izango dira gaurtik aurrera

•  Euskaraldiaren edizio berrian izena eman duten zornotzarren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Zelaietan Zentroan eskuratu ahal izango dituzte.

Euskaraldiaren edizio berria azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurten, eta dagoeneko izena eman dutenzornotzarrek ahobizi eta belarriprest txapak eskuratzeko aukera izango dute gaurtik, azaroaren 2tik aurrera. Bi leku jarri dira horretarako: Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) 7:30etik 15:00etara, eta Zelaieta zentroa 8:30etik 21:30era. Txapak eskuratzeko Euskaraldiko aurtengo edizioan izena eman beharko da aurretiaz.

Izen ematea zabalik

Euskaraldian oraindik izena eman ez dutenek zabalik dute aukera: https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunearen bidez egin dezakete. Halaber, aurreko edizioan Arigunegisa izena eman zuten elkarte, entitate eta establezimenduek ere badute oraindik izena emateko aukera. Horiek horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak deialdi berezia egin nahi die herriko denda, taberna etaelkarteei, Euskaraldian izena eman dezaten eta euren establezimendua Arigune gisa identifika dezaten. Entitateen izen-ematea https://ariguneak.euskaraldia.eus/izen-ematea/ loturarenbidez egin behar da.

+ Irakurri

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta

Amorebieta-Etxano acogerá en noviembre la feriaI’m Bizi 2024, bajo el marco de la iniciativa Gaztedi Durangaldea

septiembre 13, 2024

Esta mañana se ha presentado en rueda de prensa la nueva edición de la iniciativa Gaztedi Durangaldea, un proyecto promovido por la Diputación Foral de Bizkaia junto con los ayuntamientos de Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia y Durangaldeko Mankomunitatea, y el cual

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero