Icono del sitio www.amorebieta.com

EUSKARALDIA ZORNOTZAN: ARGAZKI BILDUMA

Euskaraldia amaitu da, baina hizkuntza ohiturak eta inertziak astintzera etorri den ekimen hau bide baten hasiera baino ez da izan. 2.027 lagunek eman zuten izena eta 490ek lehenengo galdetegia ete zuten; horiek bigarren galdetegia ere jaso dute abenduan, eta garrantzizkoa da hori ere betetzea. Hemendik pare bat hilera jasoko dute azken galdetegia.
Azaroaren 3tik abenduaren 11ra hainbat argazki atera genituen, jendeari gogorarazteko Euskaraldian geundela. Hemen dituzue argazkiak, eta Zelaieta zentroan ikusi ditzakezue, auditorioaren aurreko hallean. NON AGERTZEN ZARA? ZER IZAN ZARA AHOBIZI ALA BELARRIPREST?
Zuen argazkia Zelaietan eskatu dezakezue.

Salir de la versión móvil